Ele -Mele Europako hizkuntzen jolas kooperatiboa

Urtxintxak argitaratutako mahai jolas kooperatibo honek Europako hizkuntza gutxituak ditu jolaserako gai eta 8 urtetik gorako haur eta helduei zuzenduta dago. Eskolan, familian, lagunekin, etxean zein kalean jolasteko aukera ezin hobea eskaintzen du. Jolasaren helburua oso da argia: hizkuntza gutxitu horien biziraupena bermatzean datza kontua.

Horretarako, hainbat galdera eta froga gainditu behar dira jokalari bakoitzak bere hizkuntzak normalizatzea lortu arte 5 eremutan: kalean, aisian, kulturan, lan munduan eta familian. Normalean ez bezala, jokoa ez da amaitzen jokalari bakoitzak bere hizkuntzak 5 eremuetan normalizatzea lortzen duenean. Hori lortzen duten jolaskideek beste kideei laguntzen jarraitu beharko dute, helburua hizkuntza guztiak normalizatzea baita.