Euskararen Ginkana

Euskaraz eta euskararekin ongi pasatzeko lehiaketa da. Eta bide batez sari bikainak irabazteko aukera paregabea ere bai. Euskararen Ginkanaren lehen fasea azaroaren 3an abiatu eta azaroaren 30an eguerdiko 12etan amaituko da. Astero argitaratuko diren probak eta asmatu beharreko galderak, euskaraz izateaz gain, euskararekin lotuak izango dira. Puntu gehien dituzten 10 lehiakideak abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Egunean Donostian ospatuko den finalerako sailkatuko dira.
Parte hartzeko 1996an edo lehenago jaio izana eta izena emateko formularioa betetzea besterik ez duzu behar. Hortik aurrera, lehen fasean zehar astero proba eta galdera berriak argitaratzen diren unetik zure txokoan erantzuteko aukera izango duzu, lehen fasea amaitu arte. Parte hartu zuk ere!

Click http://www.euskararenginkana.eus/ link to open resource.