BERDE-BERDEA

Kutxako Berde-berdea proiektuaren barruan, Hizkuntza Ekologia izeneko lana argitaratu dute.
Lanaren oinarria 16 minutuko flash-film bat da, eta hiru zati ditu: Munduko hizkuntzen aniztasuna; Euskal Herriko hizkuntza-aberastasuna; Eta norberak, zer? Horrekin batera, hainbat jarduera eta baliabide eskaintzen ditu.
Hau du helburu nagusi: hizkuntza gutxituen inguruan hausnartzea eta euskararen aldeko jokaera bultzatzea.
Horretarako, natura-ekologia abiapuntu dela, zenbait galdera planteatzen ditu: Bada loturarik ekologiaren eta hizkuntzen artean? Espezie biologiko guztiak babesten ditugun eran, ez genituzke hizkuntza guztiak ere babestu beharko? Ekologista sentitzeak ez gintuzke hizkuntzak babestera eraman beharko? Zein jarrera izan behar dugu norbanakook?
Material hori eskuragarri dago CD formatuan ere, eta, eskuratu nahi izanez gero, telefono honetara deitu behar duzue: 943119740 (Ane) edo naturgaia@naturgaia.net
Haga clic en el enlace http://www.berde-berdea.net/ para abrir el recurso.