URL
Galeseko haurrak euskaraz kantatzen
Mentopoliris goitizena duen euskaldun batek (ez dakigu bere benetako izena) bi hilabete praktika batzuetan egin ditu Galesko Llanfairpwll herriko eskolan, eta nolabait, euskaraz kantu bat irakatsi behar ziela pentsatu zuen. Ken Zazpiren Ilargia aukeratu zuen, eta horra emaitza. Kantariak 9 eta 11 urte artekoak dira, pianoan irakasle bat dago, baterian 9 urteko haurra, eta gitarran Mentopoliris bera.
---
Kaixo guztioi! hemengokoa ni naiz (Iñaki Piérola) Galeseko eskola bateko haurrekin abesten. Pasaden urtean 2 hilabete egon nintzen Llanfairpwll-en 3. kurtsoko praktikak egiten. Bertako jendea Euskal kulturarengan adierazten interesazela eta 5-6 kurtsoko (9, 10 eta 11 urte, ez zekiten euskaraz egiten) haurrekin kanta bat prestatzea erabaki nuen. Abestia azken 2 astetan prestatu genuen eta azkenen egunetan, instrumentuak gehitu genituen; pianoa (irakasle bat), bateria (9 urteko haur bat) eta kitarra (ni neu).
Dakizuenez bezala, abesti hau Ken Zazpi-rena da eta Ilargia du izena. Esan beharra daukat bertan egon nintzen 2 hilabeteak harrigarriak izan zirela eta bertako jendea benetan jatorra iruditu zitzaidala.
Agian, Galeseko haurren interesa ikusteak motibagarri suerta dakieke hemengoei

Click https://www.youtube.com/watch?v=gIwd0vhJ-bE&list=UUIpWZS79AzuXKOsrJcoLncw&index=1&feature=plcp link to open resource.