www.badok.info EUSKAL MUSIKA

Euskal musika aldean eraman daiteke gaurtik aurrera Badok-en aplikazioari esker. Dagoeneko eskuragai dago Google Play eta Apple Store dendetan. Dohainik deskargatu daiteke. Aplikazioa Badok Berriaren Euskal Musikaren atariak eskaintzen duen zerbitzua osatzera dator. Badok egokitu egin da eskuko gailuetan erabilgarriago izateko, azken batean, euskarazko musika entzuleengadik eskurago egoteko.

Aplikazioaren aurkezpena abenduaren 6an izan zen, Durangoko Azokako areto nagusian. Ekitaldian, Martxelo Otamendi Berriako zuzendariak, Jon Eskisabel Badok-eko arduradunak eta Pello Urzelai Berriako IKT arduradunak parte hartu zuten.

Haga clic en el enlace http://www.badok.info/musika/badok-en-aplikazioa-eskuragai-dago-jada/ para abrir el recurso.