URL
Hesiak Gainditzen (Bideoa)
Txatxilipurdi elkarteak Hesiak gainditzen dokumentala aurkeztu du gaur arratsaldean, Kulturateko Jokin Zaitegi aretoan.
Txatxilipurdik azaldu du ikus-entzunezko hau egin dela “euskarara hurbiltzeko eta euskara hurbiltzeko ahalegina egin zutenei eta egiten ari direnei esker ona adierazteko”.
Asmo horrekin, dokumentalak biltzen ditu kanpotik etorritako pertsonen testigantzak, hain zuzen, euskararen alde esfortzua egin dutenak. Besteak beste, dokumentalean euren bizipenak konpartitzen dituzte:
- Josu Tornay
- Josu Cascon
- Karmele Ilarduia
- …
Dokumentalak islatzen du Arrasatera bizitzera etorritako hainbat migratzailek euskarara hurbildu izan direla. Horren fruitu dira guraso horien seme-alabak euskaradunak izatea.
Click http://vimeo.com/55430677 link to open resource.