LIBURUKLIK, euskal liburutegi digitala sarean

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak euskal liburutegi digitala aurkeztu du; bere programaren ardatz estrategikoetako bat da eta ondoko helburua du: euskal bibliografia ondarea zaindu eta iraunaraztea, obra horiek hondatu ez daitezen eta, aldi berean, edozein ikerlari edo euskal hizkuntzan eta kulturan interesa duen edozeini horietan sartzeko aukera ematea.

Egin klik http://www.liburuklik.euskadi.eus/jspui/ estekan baliabidea irekitzeko.