EUSKARA IKASTEKO BALIABIDEAK SAREAN
Sarean eskuragarri dauden euskara ikasteko baliabide batzuen zerrenda eskaintzen dizuegu.
Online ikastaroak
- AISA: HABEk garatu duen oinarrizko online ikastaro bat, DOAN eta munduko edozein herrialdetik erabil daitekeena. Erabiltzeko bi bide: erregistratuz (sistemak egindako ariketak gordetzen ditu) edo erregistratu gabe:
http://www.ikasten.ikasbil.net/enrol/index.php?id=22671 - BOGA: HABEk garatutako online ikasketa metodoa. Munduko euskal etxeen bidez eskuragarri, DOAN. Gaztelera eta ingelesa oinarri:
www.ikasten.ikasbil.net/course - Buenos Aireseko Euskaltzaleak elkartearen Euskara eta Euskal Kultura Ikastaroa. Aurrez-aurreko ikastarorik ez daukaten euskal etxe bakoitzeko bazkide banarentzat DOAN izan daiteke (kontsulta zuzenean euskaltegiarekin hemen):
www.euskaltzaleak.org.ar - AEK euskaltegien euskara online ikasgela:
www.egela.aek.org - Ikasten.net gaztelaniaz eta ingelesez. DOAN:
www.hiru.com/e-ikasi/idiomas/ikasten - El Correo eta Deustuko Unibertsitatea: oinarrizkoa eta gaztelaniaz. DOAN:
http://servicios.elcorreo.com/euskera/ - Radiokultura.com: euskal irrati online honen euskara ikastaroak frantsesez. DOAN:
www.radiokultura.com
Ikastaro presentzialak
- Euskara Munduan: HABEk munduko euskal etxeetan sustatzen duen programa. Klaseak DOAN munduko euskal etxe gehienetan. Izena eman nahi? Bila ezazu gertukoena eta haiekin harremanetan jarri!
http://ikasbilberri.ikasbil.net/web/ikasbil/euskaltegiak - Etxepare Euskal Institutuaren Euskara eta Euskal Hizkuntza irakurletzak, munduko hainbat unibertsitatetan:
Irakurletzak eskaintzen dituzten unibertsitateen mapa - University of Nevada, Reno (ingelesez). Euskara, literatura, historia:
Center for Basque Studies
Sareko beste zenbait baliabide
- Ikasbil (HABE): euskara ikasi eta praktikatzeko materiala biltzen duen ataria (ariketak, azterketa ereduak, audioak, bideoak, irrati-nobelak, txisteak, errezetak...):
http://www.ikasbil.net/web/ikasbil/home - Mintzanet.net, euskaldunzahar bolondresekin Skype bidez hitz egiteko eta euskara praktikatzeko webgunea:
www.mintzanet.net - Mintzatu.com: Munduko euskal hiztunak eta gune euskaldunak (dendak, erakundeak) topatzeko bilatzailea. Azkue Fundazioak sustatuta.
http://www.mintzatu.com/ - Euskalbar: plug-in honek euskara, gaztelera, ingelesa, frantsesa eta latinezko hiztegiak eransten dizkio nabigazio barrari. Oso praktikoa:
http://euskalbar.eu - Euskarazko softwarea (tartean Xuxen zuzentzaile automatikoa):
Euskadi.net Eusko Jaurlaritzaren atarian - EuskalPlay, jolasak euskara ikasi eta praktikatzeko (Azkue Fundazioarena):
http://euskalplay.azkuefundazioa.org - Check your basic Basque (ingelesez):
Basic Basque
Click http://www.euskalkultura.com/euskara/euskara-ikasten link to open resource.