Guraso erdaldunentzako Tribuaren Berbak
Tribuaren Berbak telesaioak (http://www.eitb.eus/es/television/programas/tribuaren-berbak/) aldi berri bati ekin dio. Zenbait saio gaztelaniaz emango dituzte ETB2n. 2015-11-19an eman zuten lehena: eskolari buruzkoa, familia erdalduneko haurrak euskaraz eskolatzeari buruzko hain zuzen.
Oso saio interesgarria izan zen. Eskolan oso baliagarri suerta dakiguke familiekiko lanean. Baina zenbait pasarte ikasleekin ere balia ditzakegu (gaztelaniazko orduan, esaterako; euskalduntzeko ibilbideaz eta hizkuntzekiko bizipenez hitz egiteko, esaterako) eta irakasleen artean aztertzeko egokiak izan daitezken zatiak badira.
Saioaren hasieran Irungo Dunboa LHIko zenbait gurasoren galderak eta zalantzak jaso zituzten. Eta saioan zehar zenbait adituk erantzun zieten gurasoen artean ohikoenak diren kezka eta galderei. Gainera haur erdaldunen euskaraz eskolatzearekin erlazionatutako zenbait gairi heldu zioten. Ikuspegi luzea eta zabala eman zuten gaiaren inguruan