Haur eta gazteen jardueretarako HEZITZAILEENTZAKO GIDA
Gazteekin lan egiten duten hezitzaileengan hizkuntz errutinak iratzartzeko xedez Euskararen Foru Zerbitzuak urrats eta aholku sorta dakartzan gida argitaratu du. Urrats eta aholkuok txertatzeko errazak dira kirol, kultura, aisia edota eskoletako jantokietan lan egiten duten hezitzaile edo begiraleentzat, eta euskararen gizarte erabilera egoki sustatzea du helburu.
Materiala trinkoa da eta harrera oneko izatea espero da erraz dutelako hezitzaileek zein gurasoek martxan jartzea, eskolaz kanpokoetan seme-alaba edo gazteek kirol, kultur, aisia baloreetan ez ezik euskararen erabilerarenak ere izan ditzaten.
Begiraleak aktibatu nahi ditu gidak euskararen erabileraren aurrean jarduera eta funtzionamentuen bidez, baita hezitzaile baten gaitasuna piztea bakoitzarengan, izan ere, gida heziketa tresnak eamten ditu, eta euskararen erabilera horietariko bat gehiago da, baina kontuan hartu beharrekoa (hizkuntza jokaerak, hizkuntza errutinak, erabilera egoera ezberdinen aurrean jokatzeko erak, hezitzailearentzako jarrera eta jokaera urratsak...).