Zer da SCREENCAST-O-Matic ? Zertarako balio digu?

Honekin Screencast-O-matic web aplikazioa erabiliz bideotutorialak nola sortzen ikasiko dugu. Aplikazio honen bitartez, gure pantailan edo web kamera aurrean gertatzen den oro grabatu ahal izango dugu. Gehienez 15 minutuko iraupena duten bideotutorialak sortzeko aukera izango dugu eta, amaitzean Screencast-O-matic bertan kokatu ahal izango ditugu sortutako bideoak edota Youtube plataformara igo. Batak ala besteak HTML kodea eskainiko digu, edozein web orritan sortutako bideotutoriala enbotatu ahal izateko.

Erabilera pedagogikoei dagokienez, aukera dezente emango dizkigute bideotutorialek: edozein motatako jarraibideak eskaini, ikasleen lanen feedbacka eman, PowerPoint, Prezi edota Google Presentation motatako aurkezpenei ahotsa eta gure irudia erantsi… Gehiago jakin nahi baduzu ikusi bideotutoriala.

Last modified: Tuesday, 19 February 2013, 3:39 PM