Zer da HORMA DIGITALA? Nola sortu bat?

Oraingoan honetan post-it moduko oharrak plazaratzeko horma digital bat sortzen ikasiko dugu. Bertan, gure ikasleek modu askotako oharrak (dokumentuak, bideoak, argazkiak, testua…) utzi ahal izango dituzte. Arbela edo horma gure Moodleko weborri batean txertatuko dugu, ikasleek eskura izan dezaten.

Erabilera pedagogikoak anitzak dira: ikastaro hasieran geure buruak aurkeztu, oharrak ipini, galdera bat bota eta erantzunak jaso, gaiarekin lotura duten estekak edo bideoak denon artean bildu, brainstorming edo ideia-zaparrada egin, feedbacka jaso…

Web aplikazio ezberdinak daude horma hauek sortzeko (Lino, Scrumblr...), baina guk Wallwisher hautatu dugu, oso erabilerraza izateaz gain, aukera mordo bat eskaintzen dituelako. Gehiago jakin nahi baduzu, ikusi bideotutoriala.

Last modified: Tuesday, 19 February 2013, 3:29 PM