Zer da ZENTATION?

Gure online eta blended ikastaroetan maiz txertatzen ditugu diapositiba aurkezpenak, ia gehienetan areagoko azalpenik gade edo audiorik gabe. Garbi dago ikasleari askoz ere lagungarriagoa egingo zaiola aurkezpen horri gure azalpenak gehitzen badizkiogu. Bada, tutorial honetan, bideoak eta diapositibak uztartzen dituzten aurkezpenak egiten ikasiko dugu.

Ikasleek bi pantaila ikusiko dituzte: bata, gure irudiarekin eta, bestea, diapositiba aurkezpenarekin. Tresna ezberdinak daude mota honetako aurkezpenak egiteko, baina guk Zentation delakoa ikasiko dugu, erabiltzeko erraza delako eta urte batzuetako ibilbidea egina duelako.

Last modified: Tuesday, 19 February 2013, 3:12 PM