IKASGAIA jarduera

Edukiak agertzen dituen orri-segida bat da. Bakoitzaren amaieran galdera bat eta hainbat erantzun izan ohi dira. Ikasleak egindako aukeraren arabera: hurrengo orrira igaroko da, aurreko batera edo adar berri bat hartuko du. Ikasgaian zehar era sinplean edo konplexuan nabiga daiteke, aurkezten den materialaren egituraren arabera.

Ezaugarriak
-Orri-multzo batek osatzen du ikasgaia. Orri bakoitzak edukiren bat du eta, orokorrean, galdera batekin bukatzen da. Hauek dira aukeran dauden galdera motak: Aukera anitzekoa, Egia/Gezurra, Erantzun laburra, Lotzekoak eta Zenbakizkoak.
-Ikasleek galderei erantzundakoan bakarrik eskuratuko dituzte ikasgaiaren ondorengo orriak.
·

- Erantzun bakoitzak jauzi bat du lotuta. Jauzia erlatiboa izan daiteke (adibidez: hurrengo orria edo horri hau) edo erabatekoa (ikasgaiaren orri bat zehazten da dauden orri zerrendatik bat aukeratuta).
- Erantzun zuzenek ikasgaia jarraitzea eramaten dute. Erantzun okerrak zigortu egiten dira berriz ere eduki bera edo ikasgaiaren zati gehigarriren bat erakutsiz edo ikasgaiaren edo adarraren hasierara eramanez.
- Ikasleak ikasgaia osatzen ez badu, berriz ere ekiten dionean aukeran izango du hasieratik hasi edo emandako azken erantzun zuzenetik hasi.

·

Nola sortu ikasgaia. Urratsak
1) Irakasle edo kudeatzaile gisa, ikastaroaren orri nagusira joan.
2) Edizioa desaktibatuta badago, aktiba ezazu.
3) Aukeratu zein koadro edo ataletan gaineratu nahi dugun ikasgaia.
4) "Jarduera gehitu..." eta ondoren "Ikasgaia" aukeratu.
5) Identifikatzeko datuak dituen formularioa eta nahi diren ezarpenak bete.
6) “Aldaketak gorde” sakatu.
7) Sortutako ikasgaiaren izenean sakatu eta orriak bete, galderak. Erantzunak eta nahi diren jauziak eta adarrak zehaztu.
8) “Aldaketak gorde” sakatu.
Garrantzizkoa: Ikasgaiari kalifikazioa ezartzeko beharrezkoa da gutxieneko galderakopurua.

Nola prestatu ikasgaia

a) DISEINUA

GARRANTZITSUA! Ikasgai bat egiten hasi baino lehenago, bere diseinua paperean egin behar da.
Goazen suposatzera hurrengo eskema duen ikasgaia prestatu nahi dela:

·
Ohar zaitez! Bigarren orria adar-taula da. Hiru aukera ematen ditu. Adar batek barneeragileak gaira eramango du ikaslea; bigarren adarrak, kanpo-eragileetara, eta hirugarrenak ikasgaia amaitzeko aukera ematen dio.
Barne-eragileen adarra (edo gaia) 3 galdera-orriz eta adar-amaiera batez osatuta dago.
Ikaslea hirugarren orrira iristerakoan eta galdera ongi erantzundakoan adar-taulara jauzi egingo du.
Kanpo-eragileen adarra (edo gaia) 2 galdera-orriz eta adar-amaiera batez osatuta dago.
Ikaslea hirugarren orrira iristerakoan eta galdera ongi erantzundakoan adar-taulara jauzi egingo du.

b) GALDERA-ORRIAK SORTU

KONTUZ! Askoz komenigarriagoa da hasieran Galdera-orria sortzea eta ondoren Adartaulak sortzea.
Gure adibidean “Sarrera”, “Lurrikarak”, “Tsunamiak”, “Sumendiak”, “Haizea” eta “Itsaso” orrien edukia eta galderak prestatu beharko ditugu.
Kontuz! “Eragile geologikoak” ez da galdera-orria, adar-taula baizik.
Galdera-orria gehitu Editatu lehiatilan, Kolaptsatua leihatilan “Orria gehitu..." menu zabalgarria aurkituko duzu, eta horixe erabili beharko duzu orri berriak sortzeko. “Galdera” aukeran klikatu behar da.
·

Ezer idatzi baino lehen, gure galdera-orriko galdera-mota aukeratu behar duzu. Berez, aukera anitzeko agertuko zaizu. Beste hauek ere aukera ditzakezu nahi duzunaren leihatilan sakatuta: Aukera anitza, Egia/Gezurra, Erantzun laburra, Zenbakizkoa, Lotzekoa eta Entsegua.

Oharra! Galdetegia modulura iristerakoan zehatzago ikusiko ditugu galdera bakoitzaren ezaugarriak. Orain, gauzak errazteko Egia/Gezurra motatako galdera-orriak sortuko ditugu.
Ondoren, orriari izena eman behar zaio (Orriaren izenburua) eta edukiak gaineratu. Bukatzeko, orriaren bukaeran galdera gaineratu. Aukeratutako galdera-motaren arabera galdera eta erantzun eremu ezberdinak bete beharko dituzu.
·

·
·

c) ADAR-TAULAK SORTU

Gure adibidean, “Eragile geologikoak” (adar-taula) eta adar-amaierak sortu beharko ditugu.
·

Erabaki adar-taula sortu nahi duzun eta esteka sakatu. Adar-taularen izena zehaztu beharko duzu (adibide honetan “Eragile geologikoak”) eta ondoren adar-taulan garatuko d(ir)en gai(ar)en inguruko sarreratxo bat idatzi.
Ondoren, adar bakoitzaren izena eman beharko duzu eta adar bakoitzak zein orritara egingo duen jauzi adierazi.


·

·

·

d) JAUZIAK SORTU

Adibidez, Lurrikarak galdera-orriko erantzuna zuzena bada, ikaslea tsunamiak orrira pasatuko da, bestela orri berean mantenduko dugu informazioa berriz arretaz irakurri dezan.
·

·


e) IKASGAIA BERRIKUSI ETA AKATSAK ZUZENDU
Urratsak:
1) Irakasle gisa, ikastaroaren orri nagusira joan.
2) Berrikusi beharreko ikasgaia aukeratu, ikastaroaren koadrotan bilatuta.
3) “Aurreikusi” leihatilan sakatu.
4) Ondoren, ikasgaiaren orri bakoitza ikusiko duzu eta, baldin badaude, erantzun orrien bukaerako galderak.
5) Gure erantzunak zehaztuko du aurkeztuko den hurrengo orria zein izango den.
6) Ikasgaiaren azken orria bukatzean ikasleak lortutako kalifikazioa erakutsiko dela adieraziko zaizu.

Last modified: Friday, 5 October 2012, 9:47 AM