GALDETEGIA jarduera

Modulu honek galdetegi sendoak diseinatu eta ezartzeko aukera ematen dio irakasleari. Galdera horiek Galdera-bankuan gordetzen dira kategoriaka antolatuta. Galdetegia sortzen denean Galdera-banku horretatik erabiliko diren galderak aukeratzen dira.
Galdera-bankuko galderak ikastaroan bertan edo beste ikastaro batean erabil daitezke berriro eta nahi haina galdetegitan.
Galdetegiek saiakera asko onar ditzakete. Saiakera bakoitza erregistratu eta kalifikatu egiten da; irakasleak erabaki dezake azterketa bukatzean mezuren bat azaldu (fedback-a) ala erantzun zuzenak erakustea.
Goazen moduluaren hainbat ezaugarri ezagutzera.
·

·
·

·


Ezaugarriak

- Galdetegiak automatikoki kalifikatzen dira eta galderak aldatuz gero, berriz kalifika daitezke.
- Galdetegiak egiteko denbora (datak eta orduak) mugatu daitezke. Behin denbora hori pasatutakoan galdetegia ez da eskura egongo.
- Galdetegia burutzeko denbora (minututan) finka daiteke. Ikasleak galdetegia egiten hasten denean geratzen zaion denbora adierazten dion erloju txiki bat ikusiko du.
- Irakasleak galdetegia zenbat aldiz erantzun daitekeen erabaki behar du, eta behin itemak erantzunda, erantzun zuzenak edota iruzkinak erakutsiko diren ala ez.
- Galdetegietako galderak eta erantzunak ausaz nahas daitezke eta hartara ikasleek elkarri kopiatzea ekiditen saiatu.
- Galderetan, nahi izanez gero, irudiak eta soinu artxiboak gainera daitezke. Hizkuntz zientifikoa erabiltzen dituzten gaietan (Fisika, Kimika eta Matematikan) formulak eta sinboloak sar daitezke galderetan LATEX filtroa erabiliz. Galderan bi $ ikurren artean idatzita dagoena latex filtroak itzuliko du.
- Galderak kanpoko fitxategietatik inporta daitezke.
- Galdetegia hainbat saiotan amai daiteke eta erantzundako azken orritik aurrera saio berria hasi.
- Grafikoak edo deskribapen-testuak sor daitezke.

Garrantzizkoa
Galdetegia leiho "seguru" batean erakusteko aukera dago, kopiatzeko edota zabaltzeko arriskua ekiditeko.
Egokitze moduan Bidali botoi gehigarri bat agertzen da galdera bakoitzean. Horrek aukera ematen dio ikasleari galdera bat erantzun bat baino gehiago emateko saiakera berean. Helburua formatiboa da.


Galdera-motak

Hainbat motatako galderak gehi daitezke galdetegi batean

·

  • 1 Aukera anitzeko galderak
  • 2 Erantzun laburra
  • 3 Zenbakizkoa
  • 4 Egia/gezurra
  • 5 Enuntziatuak lotu
  • 6 Entsegua
  • 7 Galdera txertatuak (Cloze)
  • 8 Ausazko galderak
  • 9 Erantzun laburrak ausaz lotu
  • 10 Deskribapena

1. Aukera anitzeko galderak

Galdera hauek sortzeko malgutasun handia du Moodle-k. Erantzun sinpleko galderak nahiz erantzun anitzekoak sor ditzakegu, galderetan irudiak txertatu eta norbanakoaren erantzunak ponderatu.

Aukera anitzeko bi galdera-mota dago: erantzun bakarrekoa eta erantzun anitzekoa.

Erantzun bakarreko galderak

Erantzun bakar bat aukeratzea onartzen dute galdera hauek. Normalean galdera hauen kalifikazioak positiboa izan beharko luke.

Erantzun anitzeko galderak

Galdera hauek erantzun bat edo gehiago aukeratzea onartzen. Erantzun bakoitzak kalifikazio positiboa edo negatiboa izan dezake, aukera GUZTIAK markatzen dituenak beti kalifikazio positiboa jaso ez dezan. Erantzunen kalifikazioen batuketa negatiboa bada, galdera horren kalifikazioa zero izango da. Kontuz, posiblea da-eta %100 baino gehiago ematen duen galdera sortzea!


2. Erantzun laburra

Galderari erantzuteko (irudi bat izan dezakeena) ikasleak hitz edo esaldi labur bat idazten du.

Erantzun posible batzuk izan daitezke, bakoitzak puntuazio ezberdinak dituela. "Letra larriak eta xeheak bereizi" aukeratu baduzu, puntuazio ezberdinak izan ditzakete "Hitza" eta "hitza" erantzunek.

Erantzunak letraz letra konparatzen dira, beraz, argi ibili ortografiarekin!

3. Zenbakizkoa

Galdera-mota honetan (irudia izan dezakeena) erantzunak zenbakia izan behar du.

Eskatzen den erantzunak errore-marjina onargarria izan dezake. Horrek erantzun-heina izatea ahalbidetzen du.

Adibidez, erantzun zuzena 30ekoa bada, eta marjina onargarria 5ekoa bada, 25 eta 35 bitarteko zenbaki guztiak zuzenak izango dira.

4. Egia/gezurra

Galdera bati erantzuteko (irudia izan dezakeena), ikasleak Egia ala Gezurra den aukeratu behar du.

Zuzenketa gaituta badago, orduan erantzun zuzena agertuko da behin galdetegia egin eta gero. Adibidez, erantzun zuzena "Gezurra" bada, eta ikasleak "Egia" erantzuten badu (erratuta), orduan erantzun zuzena bistaratuko da: "Gezurra".

5. Enuntziatuak lotu

Aukerako sarrera baten ondoren, ikasleari galdera-zerrenda bat aurkezten zaio eta horren ondoan erantzun posibleak desordenan. Zenbat galdera, hainbat erantzun azaltzen dira.

Ikasleak zerrendako galdera bakoitzari dagokion erantzuna aukeratu behar du.

Zerrendako galdera bakoitza pisu berberarekin ponderatzen da eta hartara guztiek osatzen dute galderaren kalifikazio osoa.

6. Entsegua

Galderari erantzuteko (irudi bat izan dezakeena) ikasleak iruzkin edo entsegu moduko testu librea idatzi behar du. Honelako galdera bat editatzeko momentuan, hiru eremu sor daitezke: galderaren izenburua, galderaren gorputza eta iruzkina (feedbacka). Azken hau tutoreak nahi duen unean azalduko da.

Galdera hauek irakasleak eskuz kalifikatu behar ditu eta enteguaren erantzunari iruzkin pertsonalizatua egiteaz gain, puntuazioa ere ezar diezaioke.

7. Galdera txertatuak (Cloze)

Oso galdera-mota malgua da. Moodle formatuko testua du eta horri aukera anitzeko galderak, erantzun laburrekoak eta zenbakizkoak gaineratu ahal zaizkio.

Gaur egun ez dugu galdera-mota hori sortzeko interfaz grafikorik, eta horregatik galderaren formatua zehaztu behar da testu-kutxa erabiliz, edo kanpoko fitxategietatik inportatuz.

8. Ausazko galderak

Ausazko galderak galdera-mota bereziak dira.

Galdetegi batean ausazko galdera sartzen duzunean, kategoria osoko galderen artetik ausaz aukeratuko da bat saiakera bakoitzeko.

Galderaren gehienezko kalifikazioa ausazko galderarako aukeratu duzun kalifikazio bera izango da beti.

Adibidez, ausazko 10 galderak osatutako galdetegia egiten baduzu, ikasle bakoitzak 10 galderak osatutako multzo guztiz ezberdina izango du erantzuten duen aldi bakoitzean.

Har ezazu kontuan ausazko galderak eta ez-ausazkoak batera jar ditzakezula, zenbait galdera beti agertzea nahi baldin baduzu, behintzat.

9. Erantzun laburrak ausaz lotu

Aukerako sarrera baten ondoren, ikasleari galdera-zerrenda bat aurkezten zaio eta horren ondoan erantzun posibleak desordenan. Zenbat galdera, hainbat erantzun azaltzen dira.

Ikasleak zerrendako galdera bakoitzari dagokion erantzuna aukeratu behar du.

Zerrendako galdera bakoitza pisu berberarekin ponderatzen da eta hartara guztiek osatzen dute galderaren kalifikazio osoa.

Galderak eta erantzunak oraingo kategorian dagoen erantzun laburreko galdera-multzotik ausaz aukeratzen dira. Galdetegi bereab egindako saiakera bakoitzak galdera eta erantzun ezberdinak izango ditu.

10. Deskribapena

Formatu hau ez da berez galdera. Testua erakusten du baina erantzunik eskatu gabe.

Erabilgarria da testu bat aurkezteko eta gero horri buruzko galderak egiteko galdetegiaren gainerako galdera-motak baliatuz.


Galderak aurreikusi, Editatu, Ezabatu eta lekuz mugitu
Galdera-zerrendako lehenbiziko zutabean hainbat ikur eta aukera-kutxatila bat daude.
Aurreikusi ikurrean sakatuta, galdera probatzeko leihatila zabalduko da.
Editatu ikurrak galdera sortzeko erabili zenuen formulario beraren bidez berriz editatzeko aukera ematen dizu.
Ezabatu ikurrak galdera betirako ezabatzen du.
Mugitu ikurrarekin galdera lekuz alda daiteke eta horrela ordena egokitu.
·


Nola sortu galdetegi bat?
Urratsak

1)Irakasle gisa, ikastaroaren orri nagusira joan.
2)Edizioa desaktibatuta badago, aktiba ezazu.
3)Galdetegia zein koadro edo ataletan gehitu nahi duzun aukeratu.
4) "Jarduera gehitu..." eta ondoren "Galdetegia" sakatu.
5)Formularioa bete, izena eta deskribapenetik hasita (ikus hurrengo atala).
6) “Jarraitu” sakatu.Galdera-bankuan sartuko zara.

·

7) Zabaltzen den menuan galdetegian sartu behar diren galderen kategoria aukeratu.
·

8) Galdetegiari galderak gehitu
- Galderen ezkerrean dauden << ikurrek galdera bakoitza galdetegiari gaineratzeko erabiltzen dira.
- Hainbat galdera ere aukera dezakezu galdera-zerrendaren ezkerrean agertzen diren laukitxoak markatuta eta ondoren zerrendaren bukaeran dagoen “Galdetegiari gehitu” botoiari sakatuta.
- Galdera guztiak gaineratu nahi badituzu, erabili 'Denak aukeratu' esteka.

- Galdetegiari galdera bat gaineratuta, pantailaren ezkerreko aldean agertuko da, galdetegiaren galderen zerrendan alegia.
- Oraindik ere eskuinean aukera daiteke, baina behin bakarrik gainera dezakezu galdetegira. Kategoria zerrendan galdera bera berriz aukeratzen baduzu galdetegiari gaineratzeko, ez da ezer gertatuko.
- Kategoria ezberdineko galderak nahasteko aukera dago. Horretarako, kategoria berri bat aukeratu eta aurreko pausuak errepikatu.
- Galdera baten ondoko lupan sakatuta, aurrebistarako leihoa irekiko da zuk
galdera probatu ahal izateko.
- Galdetegiari galderak gaineratutakoan, galderen ordena alda dezakezu
galdetegiaren galdera-zerrendaren ezkerreko aldean gezi itxura duten ikurrak
sakatuta.
- Galdera bakoitzaren kalifikazioa ere ezar dezakegu. Galdetegiaren zutabean ezar dezakezu galdera bakoitzaren puntu-kopurua. Horrek galdera bakoitzak galdetegian izan duen pisu erlatiboa ezartzeko aukera emango dizu, galdera bat edota galdera mota bat beste bat baino garrantzitsuagoa izatea nahi zenezake eta.

·

- Galdetegi osoaren Gehienezko kalifikazioa ere ezarri behar duzu. Honek ez du derrigorrez galdera bakoitzaren kalifikazioen batuketa izan behar. Adibidez, galderen puntuaketa 15 izan daiteke, baino galdetegiaren gehienezko kalifikazioa 10 izatea aukera dezakezu. Ikasleek lortutako kalifikazioak gehienezko kalifikazioaren arabera estrapolatuko dira.
·

·

9) Guztia amaitzerakoan Aldaketak gorde sakatu.
10) Bukatzeko, Gorde galdetegi osoa sakatu.

Bukatutakoan, agian galdetegi osoaren aurrebista ikusi nahi izango duzu 'Aurreikusi' leihatila sakatuta. Horrek Galdetegiaren aurrebista orrira eramango zaitu, baina irakaslearen aurrebista modura.
Ikasleak ikusten duen bezalaxe ikusten duzu zuk galdetegia. Ezberdintasun bakarra hauxe da: galdera-zenbaki bakoitzaren azpian saka dezakezun estekatxo bat duzu galderak editatzeko orrira zuzenean joan eta galdera zehatz hori editatzeko. Interesgarria da ezaugarri hau horrela galderek izan ditzaketen akatsak zuzenean aurrebistaren orrian zuzen ditzakezulako.

Galdetegiaren aurreikusik erantzuteko aukera ematen dizu. Galdetegiari erantzutean zein saiakeratan dagoen esango du. Bestalde, galdera guztiek galdera ongi erantzutean lortuko den puntu kopurua adierazten dute. Galdera-zenbakiaren azpian aurkituko duzu.

Iradokizuna:
Galdetegiaren ezarpenak zehaztu aurretik zer eremutan eta zertarako erabiliko duzun pentsatu behar duzu (informatika-gelan, etxean, autoebaluazio moduan, azterketa formal gisa…). Egoki konfiguratzen lagunduko digu horrek.

Last modified: Friday, 5 October 2012, 10:40 AM