WIKIAK jarduera

Wikiak web nabigatzailea erabilita dokumentuen idazketa kolektiboa egiteko aukera ematen du.
"Wiki wiki"-k hawaieraz "oso bizkor" esan nahi du, eta orriak sortzeko eta eguneratzeko azkartasun hori da, hain zuzen, wiki teknologiaren ezaugarri nagusia.
Moodle-ren wiki moduluak ahalbidetzen du partaideek web orrietan batera lan egitea, edukia gehitu, zabaldu edo aldatzeko. Aldaketak onartu aurretik ez da berrikusketarik egiten. Aurreko bertsioak ez dira inoiz ezabatzen eta beti ere berreskura daitezke.

Nola sortu Wiki bat?
Urratsak

1) Irakasle gisa, ikastaroaren orri nagusira joan.
2) Edizioa desaktibatuta badago, aktiba ezazu.
3) Wikia zein koadrotan gehitu nahi duzun erabaki.
4) "Jarduera gehitu..." eta ondoren "Wikia" sakatu.
5) Identifikazio-datuak eta ezarpenak dituen formularioa bete. Wikiaren ezarpenak ikusi.
6) “Aldaketak gorde” sakatu.


Wikiaren ezarpenak
-Izena
-Deskribapena
Testu labur eta informazioduna da eta wiki jakin honen ezaugarriak, helburua eta duen materialaren ezaugarriak laburbiltzen ditu.
- Mota
Wikiaren eremua ezartzen du, nork idatz dezakeen eta aldaketak nork edita
ditzakeen. Hiru wiki mota daude:
- irakaslearena,
- taldearena eta
- ikaslearena.
Hiru mota horiek taldeko erabilera hauekin konbinatzen dira: "Talderik gabe"
"Banatutako taldeak" eta "Ikusteko moduko taldeak". Horrela, wikiak 9 izaera har ditzake.

-Izenburua inprimatu
Orri bakoitzaren lehen lerroan orri horren izenburua inprimatu behar den adierazten du. Derrigorrezkoa da orrien izena esanahia duten esaldi osoak izatea (ezin dira izan 1. orr, 2. orri ... etab.).
·
Last modified: Friday, 5 October 2012, 10:46 AM