INKESTA XUMEA Jarduera

Inkesta oso jarduera erraza da. Irakasleak galdera bat egiten du eta hainbat erantzun zehazten ditu. Ikasleek horien artean aukeratu behar dute. Oso erabilgarria izan daiteke kontsulta arinak egiteko, gai jakin bati buruzko hausnarketa bultzatzeko, taldeak gairen bati buruz erabakia hartzera bultzatzeko...

Ezaugarriak
  • Bozketa moduko zerbait da. Zerbaiten inguruan botoa emateko erabil daiteke. Gaurkotasun handiko gaiei edo gai gatazkatsuen inguruan taldeak zer uste duen ezagutzeko komunikazio-baliabide egokia.
  • Irakasleari inkestaren emaitzak era errazean ikusteko aukera ematen dio nork zer aukeratu duen adierazita.
  • Ikasleei emaitzak xehetasunez ikusteko baimena eman dakieke (nork zer erantzun duen) edota izenik gabeko grafiko batean.
  • Aukera bakoitzean gehienezko erantzun-kopurua muga dezakezu.
  • Inkestaren emaitza TXT eta XLS formatuetan jaits daitezke.
  • Gomendagarria da inkesta anonimoa erabiltzea landutako edukiek pribatutasuna eskatzen dutenean.


·

Emaitzak argitaratu
Partaideek inkestaren emaitzak ea ikusiko dituzten eta noiz zehazten du. Hauek
dira aukerak:
• Emaitzak ez argitaratu.
• Erantzuna eman ondoren erakutsi emaitzak ikasleari. Ikasleak bere
erantzuna eman ondoren bozketa nola doan ikusten du.
• Ikasleei inkesta itxi ondoren erakutsi emaitzak. Emaitzak inkestaren epea
amaitzerakoan erakusten dira.
• Ikasleei beti erakutsi emaitzak . Ikasleak erantzuna eman baino lehen ikus
ditzake emaitzak eta emaitza horien arabera bere erantzuna erabaki.

Emaitzen pribatutasuna

Inkesta anonimoa izatea ahalbidetzen du. Irakasleak ez du jakingo zein ikaslek zer erantzun duen. Emaitzetan kopuruak soilik jasoko ditu.
Inkestaren eguneratzen utzi Bai aukeratuta, partaideek aldatu edo egunera dezakete lehenago egindako aukera.

Erantzun ez dutenen zutabea erakutsi
Bai aukeratuta, inkestari erantzun ez dioten partaideen zerrenda duen zutabea
erakutsiko du.

Partaideek ikusteko moduan
Ikasleei baliabidea ezkuta diezaiekegu Ezkutatu aukera erabilita. Hori erabilgarri izan daiteke ez badugu jarduera berehala erakutsi nahi.

·
Last modified: Thursday, 4 October 2012, 10:18 PM