FOROA jarduera

Harreman eta eztabaida gehienak hemen gertatzen dira. Foroak modu ezberdinetan egitura daitezke, eta kalifikazioak ere izan ditzakete. Mezuetan HTML editorea erabil daiteke eta fitxategiak ere erantsi daitezke. Foro batera harpidetutakoan, partaideek posta elektronikoz automatikoki jasoko dituzte forora bidalitako mezuak. Irakasleak ikasleak foro jakin batera harpidetzera behar ditzakezu.

Lau foro mota ditugu:

  • Erabilera orokorreko foroa
Foro mota hau irekia da, eta bertan edonork has dezake gai berri bat edozein unetan. Erabilera orokorrerako aukerarik onena da.
·

  • Eztabaida bakarrekoa
Foro-mota honetan gai bakarrari buruzko ideia-trukea bultzatzen da: mezu bakar baten inguruan antolatzen da eztabaida. Foroaren gaia monografikoa eta oso gidatua denean komenigarria da hau.
Gainerako foroen moduan mezuak kalifikatzeko modua onartzen du, eta baita eranskin moduko fitxategiak igotzea ere.
·

  • Pertsona bakoitzak eztabaida bidaltzen du
Partaide bakoitzak eztabaida gai berri bat bidal dezake (eta guztiek erantzun dezakete). Gainerako foro-motetan bezala, irakasleak ikasleak harpidetzera behar ditzake, eta hartara, denek jasoko dute beren e-postan bidalitako mezuen kopia.
·

  • Galdera eta Erantzuna motako foroa
Ikasleek derrigorrean erantzun behar diote planteatutako galderari. Hori egindakoan beste ikaskideen erantzunak ikusi ahal izango dituzte, bai eta horiei erantzun ere. Honekin lortu nahi da ikasle guztiek aukera bera izatea hasieran, orijinaltasuna eta pentsamendu autonomoa bultzatuz.

·

·

·

Zertarako erabili
-Hainbat gairen inguruko hausnarketarako bitartekoa eta ikasleen ikuspuntu, ideia eta iritzi trukerako gunea.
-Aldez aurretik landutako gai baten inguruko eztabaidarako.
-Ohiko galderei (FAQ delakoei) erantzuna emateko. Argitaratuta ez zaie berriz erantzun beharreko ohiko galderei.
-Guztien artean konpartitu nahi diren fitxategiak eskura izateko.
-Zure ikasleei email-bidalketa orokorrak egiteko. Kasu horretan foroaren ezarpenetan ikasleak harpidetu eta foroa ezkuta ezazu. Horrela, zeuk bakarrik erabiliko duzu. Argitaratzen dituzun mezuak ikasleek ez dituzte ikusiko, baina emailez iritsiko zaizkie.

Last modified: Thursday, 4 October 2012, 10:40 PM