DIREKTORIO BAT ERAKUTSI baliabidea

Direktorioa izeneko baliabideari esker ikastaroko fitxategien eremuko direktorio oso bat (azpidirektorioak ere barne) ikasleentzat agerian utz dezakegu. Ikasleek azpidirektorioetan nabigatu eta horko fitxategiak ikus, ireki edota jaits ditzakete.

Zertarako erabili

  • Landu nahi dugun gaiari buruzko baliabide-multzo handia ikasleek eskura izateko.Horrela, ikastaroaren orri nagusian baliabide-zerrenda luzea agertzea ekidingo dugu.Horrela ere, fitxategien artean nabigatzea nabarmen errazten da.
  • Zipeatutako fitxategi bat baino erosoagoa da zeren ez zaitu deskonprimitzera ezta deskargatzera ere behartzen. Gainera, fitxategi guztien izenak nahiz formatuak begiratu batean antzeman ditzakezu.
  • Materialen biltegi digitala sor dezakezu: Ikasleei lan bat (fitxategi modura) igotzea eskatzen duen zeregina burutzeko agin diezaiekezu. Behin lan hori berrikusi eta zuzendutakoan, ikasleentzat agerian dagoen direktorio batean sar dezakezu. Hori eginez, ikasle guztientzako eskuragarri egongo den biltegi digitala eratuko zenuke.
·
·
Garrantzitsua:

  • Ikasleek ezin dituzte agerian duten direktorio horretatik fitxategirik ezabatu.
  • “Erakutsi direktorio bat” baliabidea ezabatzen baduzu, ez dituzu ikastaroko fitxategiak ataleko direktorio edo fitxategiak ezabatzen.
Last modified: Thursday, 4 October 2012, 9:39 PM