"LOTU FITXATEGI batera edo WEBGUNE batera" baliabidea

Baliabide mota honek aukera ematen dizu edozein web-orri edo web publiko bateko fitxategi baterako esteka ezartzeko. Zeure ordenagailutik ikastaroko fitxategi eremura zuk igotako edozein fitxategi motara esteka ere ezar dezakezu.
Multimedia fitxategiak (MP3ak, bideoak, flash animazioak, etab.) Moodlek automatikoki erreproduzitzen ditu, ez da erreproduktore berezirik behar.

Nola lotu fitxategi batera. Urratsak:
1) Irakasle gisa, ikastaroaren orri nagusira joan.
2) Edizioa desaktibatuta badago, aktiba ezazu.
3) Ikastaroaren zein gai edo koadrotan sartu nahi duzun erabaki.
4) "Baliabidea gehitu" menuan klik egin eta gero "Lotu fitxategi batera edo web gune batera" aukeratu.
5) Baliabideari izena eta laburpena idatzi. Hemen aukeratzen duzun izena eta fitxategiak duena ez dute zertan berdinak izan behar. Fitxategiaren tamaina eta behar bezala ikusi ahal izateko kanpoko aplikazio edo programa berezirik behar balitz, laburpenean adierazi.
6) “Aldaketak gorde” botoia sakatu.
7) Baliabide berria aukeratutako koadroaren amaieran azalduko da. Beti izango dugu baliabidea editatu edo lekuz mugitzeko aukera.


Nola lotu web-orri batera. Urratsak:
1) Irakasle edo kudeatzaile gisa, ikastaroaren orri nagusira joan.
2) Edizioa desaktibatuta badago, aktiba ezazu.
3) Ikastaroaren zein koadrotan sartu nahi dugun erabaki.
4) "Baliabidea gehitu" menuan klik egin eta gero "Lotu fitxategi batera edo web gune batera".
5) Baliabidearen izena eta laburpena idatzi.
Kokagunea eremuaren azpian dagoen "Bilatu web orri bat..." botoian klik egin. Esleituta duzun nabigatzailea irekiko da eta berarekin interneten nabigatu behar duzu aukeratu nahi duzun helbidera iritsi arte.
·

6) “Aldaketak gorde” botoia sakatu.
·

7) Baliabide berria aukeratutako koadroaren amaieran azalduko da. Beti izango dugubaliabidea editatu edo lekuz mugitzeko aukera.
·

·

Last modified: Thursday, 4 October 2012, 8:27 PM