WEB-ORRIA baliabidea

Baliabide honi esker Moodle-ren barruan web orriak on-line sortu eta edita daitezke. Horretarako “HTML editorea” izeneko WYSIWYG motako editorea erabiltzen da.
Baliabide honi esker on-line idatz daitezke formatu aberatseko testuak modu erraz eta erosoan.
HTML kodeaz baliatuta zernahi egin daiteke, Javascript-a barne.

Zertarako erabili WEB-ORRIA ?
Geuk sortutako material curricularrak nahiz moldatutakoak gaineratzeko. Ikastaroko derrigorrezko edukietan edo nahikoa iraunkorrak izan daitezkeenetan oso baliagarria izan daiteke web orria erabiltzea.
Edukiek irudiak edo taulak badituzte derrigorrez web orria baliabidea erabili behar da.
Aurkeztu beharreko edukia luzea baldin bada, agian komenigarriago izan daiteke liburua (ez-estandarra) edo ikasgaia erabiltzea.


Nola gehitu web orria. Urratsak:
1) Irakasle gisa, ikastaroaren orri nagusira joan.
2) Edizioa desaktibatuta badago, aktiba ezazu.
3) Erabaki zein koadro edo ataletan gehitu nahi duzun testu-orria.
4) Sakatu "Baliabidea gehitu..." menuan eta ondoren "Sortu web orri bat" aukeratu.
5) Testu-orriaren ezarpenak bete.
6) “Aldaketak gorde” botoia sakatu.
7) Baliabide berria aukeratutako koadroaren amaieran azalduko da eta baliabidea editatu edo lekuz mugitzeko aukera beti izango duzu.


·
·

·
Last modified: Thursday, 4 October 2012, 3:44 PM