ETIKETA Baliabidea

Baliabide honek ikastaro baten koadroetan testua edo irudia txertatzeko modua ematen du.
Ohikoena, koadro horren edukiari buruzko informazioa ematea da ikasleak zer dagoen berehala jakin dezan. Horrez gain, argibideak emateko baliagarria da, ikasleari ondoko jarduerak noiz, nola edo zertarako egin adieraziz, esaterako. Grafikoak eta multimedia edukiak gainera ditzakezu, koadroa “apaintzeko” edo erakargarriagoa egiteko.

Etiketa gehitu. Urratsak:
1) Sakatu "Baliabidea gehitu" menuan eta ondoren "Sartu etiketa" aukeratu.
2) Etiketako testua idatzi edo irudia txertatu. Gogoan izan irudi horiek aurrez ikastaroko fitxategiak (kudeaketa blokea) eremuan igota egon behar dutela.
·

3) Etiketa ikasleentzat ikusgarria izango den ala ez erabaki.
4) “Aldaketak gorde” botoia sakatu.

·
Last modified: Thursday, 4 October 2012, 9:33 PM