HTML EDITOREA

HTML editoreak zure web gunean bertan testu-editore baten antzeko interfazea ezartzen du, testuak intuitiboki sortu eta editatu ahal izateko. Testu-editore arruntetan egiten den bezala testu-zati bati aldaketak ezarri baino lehen testu zati hori aukeratu egin behar da.
·

Testuari formatua emateko hauek dira editore honek dituen funtzionalitateak:
-Letra mota eta tamaina: Ikur hauen bidez letra mota eta bere tamaina aukeratzen da.
-Letraren formatua: Ikur hauen bidez letraren formatua (beltzez, italika, azpimarratua edota ezabatuta) aukeratzen da.
-Azpiindize eta superrindizeak: Ikur hauen bidez azpiindizeak eta superrindizeak ezar daitezke.
-Kopiatu, moztu eta itsatsi ikurrak. Posible da beste aplikazioetatik, Word-etik adibidez, testua kopiatu eta zuzenean editorean itsastea, formatua mantenduz. Posible da ere HTML editoretik testua beste aplikazioetara kopiatzea. Horretarako, erabil itzazu "Kopiatu" eta "Itsatsi" aukerak (edo CTRL+C eta CTRL+V). Hala ere, gerta liteke formatua guztiz berdina ez izatea.
-Desegin/berregin azken aldaketa ikurrak. Eginiko azken aldaketak desegiteko edo berregiteko.
·

Garbitu Word HTML: Testu-prozesatzaile batekin (Write, Word, e.a.) sorturiko testu zati bat kopiatu eta itsatsi egiten badugu, komenigarria izaten da aukera honekin kodea garbitzea.
Testuaren justifikazioa finkatzeko ikurrak.
Testuaren norantza: Testua zein norantzatik idazten hasiko den finkatzeko ikurrak.
Ezkerretik eskuinerako norantza edo eskuinetik ezkerrerakoa onartzen dira.

·

Paragrafoen sailkapena: Paragrafoak zenbakiekin edo ikurren bidez sailkatzeko.
Koska ikurra: Paragrafoei koska (sangria) ezartzeko.

·

Koloreak ikurrak: Testuari eta bere hondoari kolorea emateko.
·

Lotura txertatu ikonoa:
Lotura berri bat egiteko, lehenik loturaren testua sartu, ikusgai egingo dena. Gero, aukera ezazu eta tresna-barrako “lotura txertatu” botoian klik egin. Loturaren internet helbidea (URL-a sartu), eta kitto!

·

Irudiak Txertatu ikurra:
Dagoeneko ikastarora fitxategi gisa igo dituzun irudiak zure testuetan sar ditzakezu ikur honekin.
Kontuz! Irudiaren fitxategia kudeaketa blokeko “Fitxategiak” eremuan egon behar du. Beste nonbaitetik irudia kopiatu eta itsatsi egiten bada agian gero ez da ikusiko.
·

·

·
Last modified: Thursday, 4 October 2012, 3:58 PM