Web arakatzailearen hizkuntza:eu
Zure nabigatzaileak lehenengo hitza euskaraz egiten al du?
© cc-by-sa Sustatu ¦ 2002-10-18 ¦ 08:41 ¦ Hizkuntza
Sustaturen orri nagusian Buenos días edo antzeko mezu arrarorik atera zaizu?
Zure nabigatzaileak lehenengo hitza euskaraz egin dezan konfiguratuta duzu?
Sarritan entzun izan dugu lehenengo hitza euskaraz esaera. Izan ere, askotan gertatzen da bi euskaldunek elkarren artean erdaraz jardutea biak euskaldunak direla jakin gabe.
Interneten zabiltzanean ere, komeni da zure nabigatzailea zuzen konfiguratzea lehenengo hitz edo byte hori euskaraz egin dezan. Horrela lortuko duzu:
- Eduki elebidun edo eleanitza duten webguneetan zuzenean euskarazko bertsioa jasotzea. (Googlen adibidez)
- Euskararen pisu espezifikoa handitzea interneten.
Sustatutik zure nabigatzailearen hizkuntza aukera euskarara finkatzeko kanpaina bultzatu nahi dugu. Horregatik zure hizkuntza lehenetsia ez bada euskara, mezu bat aterako zaizu Sustaturen sarrera orrian .
Gaur egun hauek dira Sustaturen irakurleen hizkuntza hobespenak:
- Gaztelania %70
- Euskara %17
- Ingelesa %5
Honek ez du zure nabigatzailearen hizkuntzarekin zerikusirik. Lasai izan dezakezu nabigatzailea ingelesez, eta zure hizkuntza aukeretan euskara lehenetsia, adibidez.
Ez duzu lan handirik izango. Gehienez 2 minututako lana zure nabigatzailearen hizkuntza lehenetsia euskara jartzen!
Informazio gehiago hemen
Hamabost egun barru egingo ditugu neurketak berriz. Ea nola portatzen zareten!