GURE BLOGAREN DISEINUA

Bloggerek gure Blogaren diseinuaren konfigurazio txiki bat egiteaa halbidetzen digu.

Diseinua: Orriaren elementuak

Bloga nolakoa den erakusten duen zirriborroa ikusiko dugu eta atalak editatu, aldatu, berriak erantsi eta lekuz aldatu ahal izango ditugu (sekzio bat nahi dugun lekura arrastatuz nahikoa da).

blog_dise_1


  1. Nabigazio barra editatu: editatzeari ematen badiogu, nabigatzeko barrak edukitzea nahi dugun kolorea aukeratzeko parada eskaintzen digu, ez askoz gehiago.
  2. Blogaren burua editatu.
  3. Blogaren sarreren konfigurazioa. Editatzeari ematen badiogu, blogaren sarreretako bakoitzean zein eremu ateratzea nahi dugun erabakitzeko aukera eskainiko digu.
  4. Gadget bat erantsi edo ezabatu. Gero ikusiko dugu nola egin. Gure blogean eskuragarri dauden tresnak erantsi ditzakegu.
  5. Gadget bat orrialde oinean erantsi.


Nabigatzeko barra editatu

Soilik buruaren kolorea aukeratzen utziko digu:

blog_dise_2



Blogaren goiburua editatu

Blogaren izenburua eta Blogaren goiburu gisa agertuko den deskripzio txiki jarri ahal izango dugu.

Gainera, irudi bat ere jar dezakegu (gure ekipotik igoko dugu edo interneteko helbidetik).

blog_dise_3


blog_dise_4



Gadget bat erantsi

Gure Blogean eskuragarri egotea nahi dugun zenbait tresna aukera ditzakegu.

Batzuk berez agertzen dira bloga sortzen ari garen heinean (jarraitzaileak, blog artxiboak eta datu pertsonalak). Editatzeari ematen badiogu horietakoren baten gainean, ezabatzeko gai izango gara (gure blogean ager ez daitezen) edo beraien jokabidearen zerbait aldatu.

Beste batzuk erants ditzakegu. "Gadgeta Erantsi" klikatu eta gure blogean ipintzeko gadgets edo eskuragarri dauden tresnen zerrenda agertuko da.

Gurea den bat gaineratzeko aukera ere badago.

blog_dise_5



Diseiñua: Iturriak eta koloreak

Blogeko elementuak pertsonaliza ditzakegu eta haiei kolore desberdina eman.

blog_dise_6


Diseiñua: HTMLren edizioa

HTML-ari buruz zerbait badakigu, gure txantiloia guztiz pertsonalizatzeko gai izango gara. Egin hasierako txantiloiaren segurtasun kopia bat badaezpada.

blog_dise_7




Diseiñua: Monetizatu

Google Adsense-ren kontua baldin badugu eta dirua irabazteko ere erabili nahi badugu, pantaila honetan emango zaizkigun datuak jarraitzea baino ez dugu.

blog_dise_8

Last modified: Tuesday, 28 January 2014, 1:14 PM