GURE BLOGA NOLA KONFIGURATU

Ikusi dugu sarrera berri bat sortzea oso erraza dela. Bloga nola konfiguratu ikusiko dugu jarraian.

Blogaren konfigurazioa

Gure erabiltzailearekin Bloggerera sartzen garen bakoitzean, ondorengo pantaila agertuko zaigu. Bertan sortu berri dugun Bloga kudeatu ahal izango dugu (edo ditugun blogena, izan ere, erabiltzaile berarekin sortzen utziko digu).

blog_confi_1

Sarrerak editatu

Hemendik zera egin dezakegu:

  • 1: Sarrera Berri bat sortu Blogean
  • 2: Idatzi ditugun sarrerak mantendu: Sarreraren bat editatu eta aldatu, bistaratu, ezabatu
blog_confi_2

Konfigurazioa: Oinarrizkoa

Oinarrizko konfigurazioa. Pantailan argi eta garbi esango zaigu aukerabakoitzak zein esanahi duen.

Blogaren izenburua alda dezakegu, deskribapen bat jarri, Google-eko Blogzerrendan egotea nahi dugun

blog_confi_3


blog_confi_4


Konfigurazioa: Argitalpena

Atal honetan gure domeinua eros dezakegu (10 dolar urtean) eta horreladelakoa kendu. Esate baterako www.iktmintegiaBG04.com domeinua eros dezakegu (ez dugu egingo, ez baitzaigu axola blogspot.com delako pean jarraitzea). Urrats hori edozein unetan eman dezakegu, ez du zertan hasieran blogspot.com izan.

blog_confi_5


Konfigurazioa: Formatua

Dataren formatuen aukera batzuk: orriko zenbat sarrera erakustea nahidugun.

blog_confi_6


Konfigurazioa: Iradokizunak

Nork eta nola egin ditzakeen komentarioak, moderatuak diren (norbaitekiradokizunen bat argitaratzen badu blogean, blogeko administrariak lehenagoirakurriko du eta onartu egin beharko du publikoki ikusgai bihurtzeko).

Ohikoena, printzipioz iradokizunak irekita uztea da, moderatu gabe. Gauzakokertzen ari direla ikusiz gero (jendea nahi ez ditugun komentario motakegiten ari bada, irainak…), moderatuak direla jarriko da eta listo.

blog_confi_7


Konfigurazioa: Artxiboa


blog_confi_8

Konfigurazioa: Lekuko feed-ak

Eskuragarri dauden lekuko feeden konfigurazioa. Feed bat zer den jakin ezean, hemen duzu zer da web iturri bat Wikipedian

Gainera ondorengo eskuliburua irakurtzea gomendatzen dizugu: Informazio tekniken bilaketa eta sindikatzea interneten

Zer diren jakin ezean eta orain horiei buruz irakurri nahi ezean, dagoenhorretan utziz ondo dago.

blog_confi_9



Konfigurazioa: Posta elektronikoa

  • BlogSend helbidea: automatikoki argitalpenak jasoko dituzten 10 pertsona jar ditzakegu gehienez.
  • Email Posting Address: Aukera hau aktibatzen badugu, hor ikusten dugun posta elektronikora (cursosimh.secretWords [ a bildua ] blogger.com, non secretWords guk nahi dugun eta inork ez dakien zerbaitegatik ordezkatu behar dugun), blogerako sarrera berri bat sortzen arituko gara (zuzenean argitaratuz edo sarrerako zirriborro bezala utziz).
blog_confi_10

OpenID konfigurazioa

OpenId gune desberdinetan etengabe autentikotasuna agertzen egon beharizatea saihestea ahalbidetzen duen metodoa da.

Aholkua: irakurri OpenID wikipedian

blog_confi_11


Konfigurazioa: Baimenak

Blogeko baimenak, nork irakurri dezaken, nork han idatzi

blog_confi_12


Blogaren egileak

Zein diren blogetan sarrerak idatz ditzaketen pertsonak. Gu geu garenadministrariez gain, egile gehiago har ditzakegu sarrerak idazten lagundiezaguten.

Blogeko irakurleak

  • Edozein: Nahi duen guztiak dauka bloga irakurtzeko eskubidea. Bloga publikoa da, edozeinek irakur dezake.
  • Nik aukeratutako erabiltzaileak soilik. Bloga zerbait pribatua da eta guk, blogeko administrari gisa, irakurtzeko eskubidea izatea nahi dugun pertsonen helbidea jarriko dugu.
  • Soilik blog egileek: egile baimena duten pertsonek soilik irakurri ahalko dute bloga. Kasu honetan, egile izanik, pertsona berberek irakurri eta idatzi dezakete.
Last modified: Tuesday, 28 January 2014, 1:05 PM