GURE LEHENENGO MEZUA

Gure lehenengo mezua idatziko dugu Blogean. Erraza dela ikusiko dugu.

Behin geure bloga eraiki dugunean, hurrengo pantaila agertuko zaigu. Bertanzuzenean gure lehenengo mezua idatzi ahal izango dugu.

Ikusten dugunez editore nahiko aberatsa da.

blog_me_1

  • 1: Hizki mota: idazteko erabiliko dugun hizki mota aukeratu: arial, courier....
  • 2: Hizki tamaina: hizkiaren tamaina aukeratu
  • 3: Hizki lodia: Aukeraketan hizki lodiz jarriko dugu edo gauden lekutik abiatuta hizki lodiz idazten joango gara.
  • 4: Etzana: Aukeraketan ipiniko dugu edo gauden lekutik aurrera, etzana idatziko dugu.
  • 5: Testuaren kolorea: testu baten kolorea alda dezakegu, gorriz jarri, urdinez
  • 6: Esteka: beste lekuren batera eramango gaituen lotura egiteko. Testu zati bat aukeratu behar dugu (jendeak klika dezan nahi duguna) eta botoia sakatzean, bidali nahi dugun lekura joateko URL delakoa idazteko aukera irekiko zaigu.
  • 7: Testua justifikatzeko aukerak: ezkerrean, erdian, eskuinean edo justifikatuta.
  • 8: Zenbaki zerrenda: zenbaki zerrenda bat irekitzeko
  • 9: Punteatutako zerrenda: zenbaturiko zerrenda bat irekitzeko.
  • 10: Kakotx-arteko blokea
  • 11: Ortografia zuzentzailea: Testuko akats ortografikoak zuzenduko ditu.
  • 12: Irudi bat erantsi (gero ikusiko ditugu xehetasun gehiago): mezuan irudi bat jartzeko.
  • 13: Bideo bat erantsi: bideo bat igotzeko mezura.
  • 14: Formatua kendu egin dugun aukeraketari.
  • 15: HTMLren edizioa: HTML lengoaia ezagutzen badugu, orain arte idatzita daukagunari lotutako HTML kodea ikus dezakegu eta baita aldatu ere.
  • 16: Aldez aurreko Ikuspegia: orain arte idatzita daukagunaren aldez aurretiko ikuspegia.
  • 17: Etiketak edo tagak. Idazten ari garen mezuari atxikiko dizkiogu. Kategorietan sailkatzea bezalako zerbait litzateke (irakurri Etiketei buruzWikipedian).
  • 18: Sarrera argitaratu: publikoarentzat ikusgai bihurtuko du.
  • 19: Gorde orain: Argitaratu aurretik mezua gordetzen joan nahi badugu. Argia joaten den kasuetarako edota ordenagailua blokeatzen den kasuetarako, ondo dator: ez dugu egindako lan guztia galduko eta ez gara zoratzera iritsiko (edo gutxienez ez hainbeste).

Gure Blogeko Lehenengo Mezua

Blogaren aurkezpenerako mezua idatziko dugu.

  • Izenburua: mezuari jarriko diogun izenburua. Irakurleei azkar batean mezuan zer aurkitu duten erakutsiko diena. Kasu honetan, aurkezpen mezua denez, zera jarriko dugu: Bloga estreinatzen dugu: Elgoibarko taldearen Mountain Bike irteerak

Mezuaren mamian, edukia bera idazten hasiko gara. Hizki lodiaren botoiak etagoian ikusi ditugun bestelakoak erabiliz emango diogu formatua.

blog_me_2


Mezuari irudi bat erantsi

Mezuari irudi bat erantsi nahi diogu. Nola egingo dugu? Goian ikusi dugun Irudia Erantsi botoia sakatuko dugu (12)

Bi aukera ditugu:

  • Gure ordenagailuaren irudi bat erantsi.
  • Webeko irudi bat erantsi: webeko irudi zerbitzuren bat erabiltzen dugun kasuan (www.flickr.com ,.. ) edo interneten topatu dugunean gustuko irudi bat ( kontuz Copyrights eta horrelakoekin ), baliteke erabili nahi izatea. Erantsi nahi dugun irudiaren URL delakoa atxiki eta listo.
blog_me_3


Edo Interneteko argazkiaren URLa jartzea:

blog_me_4

Argazkiaren diseinua (eskuinean, ezkerrean, erdian edo formaturik gabeateratzea nahi dugun) eta bere tamaina aukeratuko dugu. Eta listo, guremezuan dago honezkero.

blog_me_5

Sarrera amaitzeko falta diren gainontzeko datuak ipiniko ditugu:

Sarrera aukerak:

  • Sarrerako etiketak: mezua identifikatzeko erabiltzen ditugun etiketa edo tagak. Mezuak nolabait kategoriatan sailkatzeko erabiltzen dira. Blogeko sarrera bakoitzak etiketa bat baino gehiago izan ditzake.
  • Irakurleen iradokizunak: Irakurleei mezua komentatzen utziko diegun ala ez.
  • Sarreraren data eta ordua: idazten ari garen baino geroago argitaratzea eska dezakegu.


Mezua
amaituta dagoenean, Sarrera Argitaratu klikatuko dugu eta listo. Gure lehenengo mezua argitaratuta eta guztien eskura dago.
blog_me_6

Bloga Ikusi klikatuko dugu eta Primeran!

Hor dago gure bloga eta bertako lehenengo mezua.

blogjm5

Last modified: Tuesday, 28 January 2014, 12:39 PM