Geure Bloga BLOGGERren alta eman

Ikus dezagun nola, modu errazean eta urrats gutxi batzutan, gure bloga izatea lortzen dugun.

Demagun mintegi edo ikt lantalde bat sortuta daukagula, eta taldearekin egiten ditugun ekintzak kontatuko ditugun Bloga sortu nahi dugula. Nola sortu ikusiko dugu eta nola hasi lanean bertan. Minutu gutxi batzuren buruan jarriko dugu abian.

Goazen www.blogger.com helbidera

1) Google kontua sortuta badaukagu, gure erabiltzaile izena idatzi eta Sartu klikatuko dugu.

2) Google konturik ez badaukagu, sortu egingo dugu: Sortu Bloga Orain.

blog_1

Demagun kontua aurretik genuela. Blogak gu identifikatzeko erabiliko duen izena aukeratuko dugu eta Jarraitzeari eman.

blog_2


Blogari izena eman

Gure Blogak izenburuaz gain, URL bat edo eskuragarria izango deneko loturaedukiko du. Hemen konfiguratu egingo dugu:

  • Blogaren izenburua: izen deskriptiboa edo Blogaren izenburua. Gure kasuan: Ordiziako Berritzeguneko IKTen Mintegia
  • Blogaren helbidea: zein URLtan nahi dugun eskuragarri egotea: http://iktmintegia.blogspot.com

blog_3


Txantiloia aukeratu

Hainbat modeloren artean aukeratzeko parada eskaintzen digu. Guk geuk ere diseinatu ditzakegu txantiloiak (erabiltzaile aurreratuagoak).

blog_4

Eta listo! Abian da bloga!!!

blog_5

Dagoeneko gure lehenengo mezua argitaratu dezakegu edo Bloga apur bat konfiguratu.

Last modified: Tuesday, 28 January 2014, 12:29 PM