Zer da ?
Blogger bat, baliabide ezberdinak erabiltzeko aukera ematen duen gune bat da. Egile bakoitzak aukera du anotazioak idatziz zen beste baliabideren bitartez modu kronologiko batean bere lanketan publikatzeko.

Blog gehienak pertsonalak dira, egile bakar batek idatziak. Baina gure kasuan bezala, egile asko dituzten blogak ere izaten dira. Bertan edozer gauza publika daiteke, askatasun osoz, egunkari pertsonal bat izango balitz bezela, notiziak, aktualitatearen iritzia, imajinak, poesia, bideoak, jokoak,…

Blog bat edukitzea dohakoa da, hala ere badaude ordaindu beharrekoak direnak. Blog bat eduki nahi duenak existitzen diren publikazio plataforma askotako batera jo eta minutu gutxitan blog bat sortu dezake eta idazten hasi.

Blog baten ezaugarri nagusienak:
  • Libreak dira: Blogeran nahi dena argitara daiteke.
  • Kronologikoak dira: Gaur idatzi dudana atzo idatzi nuenaren aurretik azalduko da.
  • Irekiak dira: Orokorrean irakurleek komentarioak idatz ditzakete anotazioetan, baina hau egilearen erabakia da.
  • Kategorizatuak daude: Publikatzen den sarrera bakoitza kategoria bat edo gehiagotan sar daitezke, horrela musika, kultura, edo teknologiari buruzko sarrerak organizatzeko aukera izaten da, eta era honetan irakurketa errezten zaio irakurleari.
Last modified: Tuesday, 28 January 2014, 1:22 PM