Blogen ekoizpena eta probetxua.

Artikulu hau “ Aprovechamiento didáctico de los blogs “ irakurriz gero, ikusi ahal izango degu nola blogek formazio-pertsonalaren garapena bultzatzen dutela arrazoi hauek argudiatuz:

  1. Hezkuntza dagoeneko ez da irakasleriaren bakarkako gunea.

  2. Ikasleek bere ezaguera sortzen dute.

  3. Hezkuntza ez da zentratzen bakarrik ezagueraren eskuratzean, norberaren prestakuntzaren jarraipenaz ere bai.

  4. Komunikazioa garrantzizko ezaugarria da interneteko hezkuntza berri honetan.

  5. Idazkera berriz baloratzen da komunikatzeko eta ezagueraren medio bezala.

Artikulu berdinean, blogen hezkuntza-ezaugarri nagusiak aipatzen dira:

  1. Helburu finko eta zehatzak bilatu nahi dira, aprendizai kooperatiboa indartuz.

  2. Pertsonal-edukien azalpena, besteen iritziak kontutan izateko eta irakurtzeko.

  3. Blogaren eguneraketaren erregulartasunak lanari jarraitzea laguntzen dio.

  4. Edozein ekintza eta esperientzien zergatiak eta ondorioak iker daitezke.

  5. Gure pertsonal-garapenerako ondorio baliagarriak atera ditzakegu blogen ekintzetatik.

Ezaugarri guzti hauek ikasleen ikas-prozesuaren garapenean laguntzen dute.

Last modified: Tuesday, 28 January 2014, 10:52 AM