Blog Hezigarriak

Blog hezigarrietan sartuz gero, era desberdinetako izan daitezke:

  1. Instituzioaren Blogak. Berez hauek hezigarriak dira bakarrik ikastetxearen izena daramatelako, baina ez dira hezigarriak bezala kontutan hartzen, ezaugarri hezigarriak ez direlako lantzen..

  2. Irakasleen blog profesionalak berez hezigarriak dira, bertan azaltzen direlako esperientziak, ezaguerak eta informazio profesionalak.

  3. Ikasleen blogak. Bertan irakasleen aholkatutako ekintzak, zereginak eta eginkizunak azaltzen dira, baina ikasleen sormena garatzea bilatu nahi dute eta beren interesak kontutan hartzen dituzte.

  4. Gelako blogak. Taldekoak izaten dira, irakasleak bere ikasleekin parte hartzen duelako, bai eginkizun eta ekintzak hezigarriak jarriz, bai ikasleekin artikuluak burutuz.

Blog guzti hauek bakarkakoak edo taldekoak idan daitezke, baina normalki lantzen diren edukien atzetik talde lanak izaten dira. Normalki gelako blogen helburuak hauek izaten dira:

  • Internetaren erabilpena hezkuntza eta kultural helburuekin, beste ikt-en baliabideak osagarri bezala.

  • Blogen erabilpena testu edo medioak plazaratzeko, argazki, bideoa, postcast, musika, ...

  • Lankidetza bultzatzea.

  • Ezaguera eta arloen ebaluazioa egiteko beste era bat bultzatzea, ekintzak orain beste toki batean kokatuta, hurbilpena gehiago izanik.

  • Lengoaiaren erabilpen zuzena bultzatzea, eta artikuluen idazmenerako gaitasuna garatzea, sormena eta kritika eraikitzailea bultzatuz.

  • Informazio, komunikazio eta ezagueraren gizartea ulertaraziz, etorkizunezko pertsonak garatuz.

Ikus daitekenez, gelako bloga izateak pena merezi du, bere sormenak sareko eta Interneteko ahalmena erabiltzeko aukera ematen digulako

Last modified: Monday, 21 December 2009, 10:42 PM