Nola antolatu argazkiak

PICASA instalatzen den lehenengo aldiz ordenagailuaren karpeta guztiak arakatzeko aukera ematen digu, eta Picasaren argazki bilduma azaltzen da.

·

Ondoren gure bildumak sor ditzakegu. Bilduma horiek egiteko argazkiak edozein karpetatik har daitezke.

Karpeta hauek eta sortzen diren bildumak Picasan argazkien antolaketa bihurtzen da.Lan honetan, argazkitegiren irudi-ikonoak argazkiak sailkatzen eta antolatzen lagunduko digute.

Karpetak

Karpetak berez ordenagailuko disko gogorreko benetako direktorioak dira, eta bertan argazkiak egongo dira. Karpeta hauetan egiten diren aldaketak gure disko gogorrean egiten dira. Adibidez, mugitzen badezu argazki bat karpeta batetik beste batera, gure disko gogorrean mugituta azalduko da “Explorador de Windows”en bidez begiratzen badegu.

·

Bildumak

Hauek benetan bakarrik Picasan existitzen dira. Bilduma bat osatzen da edozein karpetatik aukeratutako argazkiekin hartzen degunean.

Adibidez, “Lagunen argazkiak” bilduma bat sor dezakegu, eta bertan karpeta desberdinetatik argazkiak sar ditzakegu.

Karpetarekin konparatuz, Bilduma kez dira karpeta errealak, birtualak baizik. Hau dela eta, bilduma bat ezabatzen edo mugitzen denean ez zaigu ezer ezabatuko disko gogorretik. Argazki-fitxategi originalak zeuden tokian jarraituko dute.

Last modified: Wednesday, 29 January 2014, 10:44 AM