Erabilera Pedagogikoak

Google Earth-en tutorialaz jardunean aritu ondoren, aplikazio honek ikastolarako duen baliagarritasunaren inguruan arituko gara. Lehendabizi, Google earth-ek ikastolarako eskaintzen dizkigun tresna erabilgarriez hitz egingo dugu, ikastolako materia ezberdinak aipatuz. Jarraian, aplikazio honen erabilgarritasuna praktikoki azaltzeko, gela baterako ariketa adibide bat aurkeztuko dugu, honen pausuak hasieratik bukaerara azalduz.

Ikasgelan Google earth erabiltzeak, ez digu geografiaren irakaskuntzan soilik lagunduko baizik eta beste zenbait alderditan ere, adibidez ikasleak tenta ditzake modu askotako proiektuak aurrera eramateko. Erabiltzen hasten direnetik, miliaka baliabide dituzte beraien eskutan: argazkiak, informazio mordoa, herrialdeen mugak, nathional geographic- eko edukiak … Google earth ek, gainera, proiektuak entregatzeko eta baita proiektuak edozeinekin partekatzeko.

Beherago, azaltzen dira, Google earth-ekin landu daitezkeen materia ezberdinak, zientziak, literatura, historia … Izan ere, lurreko edozein tokiko informazioa lor daiteke Google earth ek eskaintzen duen informazioarekin.

Google earth-ek, tresna honen erabilera errazagoa izateko, Google orrialdeak gidaliburu moduko bat eskaintzen du. Gainera hau gutxi izango balitz, Noel Jenkins britainiarrak, irakasleei laguntza eskaintzearren, orrialde bat sortu zuen, non, Google earth- eko tresna ezberdinak nola erabiltzen diren azaltzen duen. ( http://es.gearthblog.com/blog/archives/2007/09/de_vuelta_a_clases_usos_educacional.html )

Azken finean, Google earth, oso erreminta erabilgarri eta bisuala da lurreko edozein tokiko aurkezpenak egiterakoan adibidez. Gainera, orain, Google earth berri bat sortu dute, Google earth 4.2 izenekoa. Honek, astronomiaren inguruko edozein informazio lor dezakegu, non abiazioaren lezioak ere ikas daitezkeen. Esan dugun moduan, aurkezpenak egiterako ordurako oso egokia da baina informazioa falta dela uste baldin bada, “busqueda” edo “categorias” botoietan sakatu beharra dago, Google earth bolg ean.


PROIEKTUA: BIDAIA BAT MUNDUAN ZEHAR

SARRERA: Munduan zehar bidaia bat eginez, Mexiko, Italia, Brasil, Txina eta Peru ezagutuko ditugu, munduko bost eraikin politenak ikusiz. Eraikin hauen inguruko informazioa jasoz, garai hartako kulturak ezagutuko ditugu.

EGIN BEHARREKOA: Ikasleak taldeka jarriko dira, eta talde bakoitzari herrialde baten inguruan Google Earthen bitartez honen inguruko informazioa jasotzea eskatuko diegu. Eraikin hauen sorreraren inguruko informazioa jaso, eta kulturaren inguruko informazioa ere bilatzea eskatuko diegu. Hau egin ostean, ikasle taldeek ahozko presentazio bat egingo dute, beraiek aukera euskarri baten inguruan, eta honela talde desberdinek landu dituzten herrialde horietako informazioa eskuratuko dute denen artean.

HELBURUAK:

· Talde lana egiten ikastea

· IKT-en inguruan konpetentzia batzuk eskuratzea

· Kulturartekotasuna lantzea

· Kultura desberdinen balioak ezagutzea

EBALUAZIOA: Ebaluazioa, talde lanean ari direnean ebaluatuko da lehenik eta behin, ikasleen jarrera nolakoa den ikusiz. Eta beste alde batetik, azken emaitzak ere garrantzia izango du, aurkezpena ere ebaluatuz.

Last modified: Tuesday, 28 January 2014, 10:45 AM