Inkesta bat sortu kalkulo orri eta formulario baten bidez

Google Docs-ek inkesta bat sortu eta hainbat laguni bidaltzeko aukera ematen digu; haiek bete dezaten edo gure web orria irakurtzen dutenek bete dezaten han argitara dezagun.

Lehenengo eta behin, kalkulu orri berri bat sortu behar dugu. Bertan jendeak inkestan erantzun duena ikusiko dugu:

Berria: Kalkulu orria (Nuevo: Hoja de cálculo):


gd_inkes_1

Dokumentuari izena jarriko diogu, adibidez: Blogari buruzko inkesta (Encuesta sobre el Blog)

gd_inkes_2

Behin dokumentu barruan gaudenean, ondorengoa klikatuko dugu: Formularioa: Sortu formularioa (Formulario: Crear un formulario):

gd_inkes_3

Hemen galderak sartzeko aukera daukagu:

gd_inkes_4

Testa betetzen duen pertsonari Izena eta Abizena - Nombre y Apellidos galdetuko diogu (bete nahi badu).

gd_inkes_5

Goian galdera bat geratu zaigu konturatu gabe. Hauetako edozeinen gainetik pasatuz gero, eskuinaldean 3 aukera agertuko zaizkigu: editatu, bikoiztu eta ezabatu.

gd_inkes_6

Ziur gauden galdetuko digu: Bai.

gd_inkes_7

Testu tipoko beste galdera bat erantsiko dugu:


gd_inkes_8

Pertsonaren emaila:


gd_inkes_9

Beste galdera bat gehiago, kasu honetan Test modura:

gd_inkes_10

Bloga interesgarria iruditzen zaien galdetuko diegu eta aukeratzeko 3 aukera emango diegu:

gd_inkes_11

Eta beste galdera bat, Paragrafo Modura hau, bertan beraien iritzia eman ahal izateko:

gd_inkes_12

Behin formularioa bukatu dugunean, Gorde klikatu:

gd_inkes_13

Orain formularioa bidaltzea faltako litzateke, edo lekuren batean jartzea jendea betetzen has dadin.

Formulario aukerak

1) Formularioa Editatu (Editar formulario): galdera batzuk erantsi / ezabatu/ aldatzeko
2) Formulariora jo zuzenean (Ir al formulario en directo): besteek nola ikusiko duten eta nola bete behar den ere ikusi ahal izango dugun orri batera eramango gaitu.
3) Formularioa txertatu (Insertar el formulario): HTML kode bat emango digu formularioa gure blogean, web orriantxertatu ahal izateko.
4) Laburpena erakutsi: bildutako erantzunen laburpen txiki bat ikusiko dugun orrialdera eramango gaitu.
5) Erantzunak onartu: berez aktibatuta dago, erantzunak batu baitaitezke. Erantzun gehiago ez onartzea nahi badugu, bereizi eta listo.
6) Formularioa ezabatu: formularioa ezabatuko dugu, baina batutako datuen kalkulu orriak aktibo jarraitzen du eta bildutako datuak ikus ditzakegu.
7) Formularioa bidali: jendeari formularioa posta elektronikoz bidali ahal izateko.

gd_inkes_14



Formulario bidali besteek bete dezaten

Kalkulu orritik, Formularioa aukeratuko dugu: Bidali formularioa (Formulario: Enviar el formulario) eta inkesta nori bidali nahi diogun erabakitzeko aukera eskainiko digu:

gd_inkes_15

Pertsona horiek posta elektronikoan jasoko dute inkesta (horrela erabaki badugu) eta, gainera, ondo ikusteko aukera ez badute (posta elektronikoko bezeroaren arabera), inkesta bete ahal izango duten web helbidea ere badaukate:

gd_inkes_16

Jendeak inkesta betetzen duen heinean, guk kalkulu orrian biltzen joan diren datuak ikusiko ditugu:

gd_inkes_17

Gainera, lehen komentatu dugun bezala, kalkulu orrian Formularioa: Laburpena Erakutsi (Formulario: Mostrar Resumen) aukeratzen badugu, zenbait formulario eta bestelakoekin biltzen joan diren datuen laburpen bat ikusiko dugun orrira eramango gaitu.

gd_inkes_18

Egina, posible dugu inkestak egin eta haien emaitzak biltzea.
Última modificación: lunes, 27 de enero de 2014, 16:22