Dokumentu bat "Google Docs"-era igo

Fitxategiak sortzeko baino gehiagorako erabil dezakegu Google Docs. Fitxategi bat badugu eta Google Docsera igo nahi badugu, posible dugu.

Nola igo ikusiko dugu. aukera daukagu:

gd_igo_1

Beste web orri batera eramango gaitu eta hortik nahi dugun fitxategia igoahal izango dugu. Momentu honetan, ondorengo murrizketak ditugufitxategi bat igotzeko:

  • Dokumentuak (gehienez 500 KB)
    • HTML artxiboak eta formaturik gabeko testuak (.txt)
    • Microsoft Word (.doc), aberastutako testua (.rtf), OpenDocument testua- Open Office Writer (.odt) eta StarOffice (.sxw)
  • Aurkezpenak (10 MBeraino ekipotik, 2 MBeraino Internetetik eta 500 KBeraino posta elektroniko bidez)
    • Microsoft PowerPoint (.ppt, .pps)
  • Kalkulu orriak (MB 1 gehienez)
    • Komez banandutako balioak (.csv).
    • Microsoft Excel artxiboak (.xls) eta OpenDocument - Open Office Calc(.ods) kalkulu orriak.
  • PDF artxiboak (10 MBraino zure ekipotik eta 2 MBraino Webetik)

Bi modu daude fitxategia igotzeko: ohiko moduan, eta horretarako egokitu zaigun helbide elektroniko batera bidaliz.

1. aukera: ohiko moduan igo fitxategia

Fitxategia gure ekipotik igotzeko aukera ematen digu (Aztertu) edo interneten topatu dugun eta interesatzen zaigun fitxategiaren URLa ezartzeko.

Gainera fitxategiari izena jar diezaiokegu. Ezer jartzen ez badugu, igotzen ari garen fitxategiaren izena ipiniko du.

gd_igo_2


2. aukera: Artxibo eta dokumentuak posta elektroniko bidez igo

Aukera honek ez du funtzionatzen kalkulu orriekin eta PDF dokumentuekin. Gainontzeko artxibo motekin bai.

gd_igo_3

  • Eranskinik gabeko mezua idazten badugu: Google Docsen dokumentu berri bat sortuko zaigu. Bere izenburua mezuaren gaia izango da eta edukia testuko mezua.
  • Mezu bat eranskinekin idazten badugu (fitxategiren bat eransten dugu): dokumentua bateragarria behar du izan. Posta jasotzerakoan sistemak egiten duena zera da: erantsitako bakoitza HTML formatura pasatu eta anexoetariko bakoitzeko dokumentu berria sortu Google Docsen. Bakoitzaren izenburua erantsitakoaren izenburuarekin bat dator.

Adibidea:

Gure posta elektronikora jo eta egokitu zaigun helbidera mezu bat bidalikodugu. Anexo gisa Google Docsera igo nahi dugun fitxategi bat jarriko dugu. Kasu honetan "plone3 tailerra.odt" deituriko fitxategi bat ari garabidaltzen.

gd_igo_4

Behin mezua bidalita, gure Google Docs kontura joko dugu eta bertan posta elektroniko bidez bidali berri dugun fitxategi berria agertuko da han.

gd_igo_5

Ireki egingo dugu eta aldatu, gorde eta nahi dugun guztia egitea genukeberarekin.


Última modificación: lunes, 27 de enero de 2014, 15:57