"Google Docs" dokumentu berria sortu

Gure lehenengo mezua sortuko dugu Google Docsen. Erraza dela ikusiko dugu.

Objektu berri bat sortzeko, Berria klikatuko dugu eta hainbat aukera izangoditugu.

gd_sortu_1

  • Dokumentua: dokumentu berri bat (OO Writer (odt) edo Microsoft Office estilora)
  • Aurkezpena: diapositiben aurkezpen bat (Impress edo PowerPoint estilora)
  • Kalkulu orria: kalkulu orri bat (OO Calc edo Microsoft Excel estilora)
  • Formularioa: formularioak sortu eta informazioa jasotzeko
  • Karpeta: objektuak karpetetan antolatzeko
Testu dokumentu berri bat sortu

Berria klikatu: Dokumentua

Eta OO (Open Office) Writer edo Microsoft Word antzeko testu editoreaagertuko zaigu. Tresna hauek eskaintzen dizkiguten aukeren gehiengoadaukagu. Dokumentu bat idazten hasiko gara.

gd_sortu_2

Izenburu bat jarri behar diogu. Horretarako, “Titulurik gabedelakoaren gainean ipini eta klikatu.

gd_sortu_3

Nahi dugun dokumentuaren izena jarriko dugu. Adibidez: "lehenengo testu dokumentua"

gd_sortu_4

Eta listo, badugu testu horren dokumentua.

gd_sortu_5

Bi aukera ditugu dokumentuak gordetzen joateko.

  • Gorde: orain arte egin ditugun aldaketak gordeko ditugu eta bertan lan egiten jarraituko dugu.
  • Gorde eta itxi: momentuz bukatu dugu dokumentu honekin lan egiten eta itxi eta gorde egin nahi dugu.

gd_sortu_6

Gorde eta Itxi klikatu dugu eta orain gure pantaila nagusian, sortu berridugun dokumentua daukagula ikusiko dugu.

gd_sortu_7

Editatzeko, bere gainean klikatu eta zuzenean edizio pantailara joangoginateke.

Última modificación: lunes, 27 de enero de 2014, 15:50