"Google Docs"-en hasierako pantaila

Sarrera labur bat hasierako pantailari buruz.

Google Docsen sartzen garenean, hasierako pantaila agertuko zaigu.

gd_interfa_1

Ezkerreko partean (2), gure dokumentuen sailkapenak ditugu etaeskuinaldean (1) ezkerreko mailaketatik eratorritako dokumentuakzerrendatuta agertuko dira.

Fitxategi buruzko Informazioa (eskuinaldean)
  • Izena zutabea, non dokumentuaren izena agertzen den.
  • Karpetak/Erabilera partekatua Zutabea: berdez ikusiko ditugu dagoen karpetaren izena (baldin eta karpetaren batean badago) eta dokumentu hau partekatzen duten erabiltzaileak.
  • Data zutabea: azken aldaketaren data.

Berez, dokumentuak dataren arabera ordenatuta ageri dira, berrienetik hasita. Baina zutabearen izenburuan klikatuz gero, zutabe horren arabera ordenatuko ditugu. Bilaketa ordena biratu nahi badugu, zutabean klikatuko dugu berriz ere.

Dokumentu guztiak
  • Jabea naiz: zein dokumenturen jabeak garen erakutsiko digu.
  • Nik irekia: guk ireki ditugun dokumentuak.
  • Izarraz markatuak: dokumentuak izar batez marka ditzakegu, garrantzitsuak deritzogunean edo nahi dugun beste edozein arrazoigatik. Hemen soilik izarraz markatu ditugunak ikusiko ditugu. Hemen izar batez markatu ditugun fitxategi bi ikusiko ditugu (izarrean klikatuz aktibatu egiten da).

gd_interfa_2

Izarraz Markatuak zerrendara joz gero, fitxategi bi horiek soilik agertzen direneko zerrenda ikusiko dugu:

gd_interfa_3

  • Ezkutua: dokumentu bat ezkutu moduan marka dezakegu (menuko Ezkutatu botoia) eta bakarrik karpetan eta dokumentu Guztien ikuspegi honetan agertuko da: Ezkutua.
  • Paperontzia: lehenago ezabatu ditugun dokumentuak. Paperontzira bidaliko dira. Paperontzitik betiko ezabatu ditzakegu edo berriro berreskuratu.

Hemen dugu ezabatuko dugun dokumentua. Aukeratu eta paperontzirabidaliko dugu (Ezabatu).

gd_interfa_4

Jo dezagun Elementu Guztietara: Paperontzia (Todos los elementos: Papelera ) eta bertan paperontzian dauden elementu guztiak ikusikoditugu. Bi aukera ditugu:

Paperontzia hustu (Vaciar la papelera) (1): dokumentu GUZTIAK betiko ezabatzen ditugu eta Desegin ezabaketa (2): aukeratutaditugun fitxategiak berriro ere eskuragarri utziko ditugu, paperontzitikatera eta aktibo egotera pasako dira.

gd_interfa_5

Paperontzia hustea aukeratzen badugu, badaezpada ziur gauden galdetukodigu.

gd_interfa_6

Eta listo, dagoeneko ez dugu elementurik paperontzian.

gd_interfa_7


Gordetako Bilaketak

Dokumentuetan bilaketak egitea ahalbidetzen du. Gainera, bilaketak sortueta gorde ditzakegu.

Karpeta Guztiak

Karpetatan ordenatutako dokumentuak. Karpeta jakin batean klikatuz gero, karpeta horren barruan dauden dokumentuak ikusiko ditugu.


Elementuak motaren arabera

Dokumentu motaren araberako ikuspegia lortzen dugu, PDF izan daiteke, dokumentu hutsak, aurkezpenak edo kalkulu orriak.

gd_interfa_8


Norbait... ekin partekatua

Partekatzen dituzten pertsonen arabera antolatutako fitxategiak. Dokumentuak besteekin parteka ditzakegu (gero ikusiko dugu nola egin). Ikuspegi honetan begirada batean ikusiko dugu zeintzuk diren erabiltzailebatekin partekatutako dokumentuak. jakin

gd_interfa_9

Última modificación: lunes, 27 de enero de 2014, 15:44