Partekatutako Egutegi bat sortzearen adibidea

Adibide batekin ikusiko dugu nola sortzen den, eta jende gehiagorekin nola partekatzen den, egutegi berri bat.

Egutegi berri bat sortu

Ezkerreko menuan, Nire egutegiak agertzen den aldean egutegi berri bat Sortzeko aukera daukagu.

ima1

Egutegiari izen bat ematen diogu eta edukiari buruzko deskribapen bat jartzen dugu. Demagun Euskal Herriko zonaldean egingo diren BBT Ibilbideei buruzko jazoerak bilduko dituen egutegia sortuko dugula. Probaren bat, irteeraren bat edo antzeko zerbait dagoen bakoitzean, jazoera sortuko dugu.

ima2

Partekatzearen aukerak

Egutegi hau publiko egin: egutegia Google-en bilaketa publikoetan agertuko dela dioen arren, gaur egun (2009/03/23) dagoeneko ez da aukera hau existitzen. Publiko egiten badugu eta edozein pertsonak helbidea baldin badaki (nonbaiten argitaratu dugulako edo gure kontaktuei pasa dizkiegulako) bertan harpidetu ahal izango da, baina ez bilaketa bat eginda.

Publiko egiterako orduan, soilik libre/okupatuta informazioa partekatuko dugula erabaki ahal dugu eta jazoeraren xehetasunak partekatu nahi ditugun ere bai.

Nahi izanez gero, egutegia pertsona zehatz batzuekin partekatzea erabaki dezakegu. Beraien email helbidea idatzi eta egutegiaren gainean bakoitzak izango duen baimena ere jarriko dugu.

  • Aldaketak egin eta erabilera partekatua administratu. Pertsonari egutegia administratzeko baimena emango diogu. Laguntzaile bat gehiago izango da.
  • Jazoeraren xehetasunak kontsultatu: jazoerak kontsultatzeko baimena emango diogu.
  • Libre/okupatuta soilik ikusi; soilik libre/okupatuta informazioa ikusteko baimena emango diogu.

Adibide honetan pertsona birekin partekatuko dugu egutegia. Bati administrari baimena emango diogu (jazoerak sartzeko orduan lagun diezagun nahi dugu) eta besteari soilik jazoeraren detaileak kontsultatzekoa (jazoera hauetan interesatuta baitago). Gainera, egutegia publiko egingo dugu (egutegiaren helbidea dakitenak harpidetu egin ahal izango dira).

ima3

Publikoa dela adierazi dugunez, egiaztatzea eskatuko digu. Baietz esango diogu:

ima4

Orain egutegia partekatu dugun erabiltzaileei mezuak iritsiko zaizkie jakinarazteko. Administratzeko baimena eman diogun erabiltzailea:

ima5

Erabiltzaile honi hemendik aurrera egutegi berri bat agertuko zaio Nire Egutegiak delakoan: BTT Ibilbideak Euskal Herrian.

ima6

Erabiltzaile honek egutegiaren kolorea alda dezake eta nahi duena aukeratu (lila irudian):

ima7

Demagun orain jazoera berri bat sortzen dugula egutegi honetan:

ima8

Jazoera berri bat sortuko dugu. Demagun hurrengo uztailaren 5ean BBT ibilaldi bat egingo dela Elgoibarren. Jazoeraren xehetasunak sartuko ditugu.

ima9

Gorde egingo ditugu eta orain jazoera berria agertuko da egutegian.

ima10

Bai guk bai egutegia administratzeko baimena duen erabiltzaileak jazoeraren Xehetasunak Editatzeko eta datuak aldatzeko aukera izango dugu (datak, informazio gehiago erantsidena delakoa)

ima11

Jazoerak ikusteko baimena duen erabiltzaileari:

Mezu berri bat jaso duzu, egutegian Jazoerak Ikusteko baimena eman dizugu dioena:


ima12


Última modificación: lunes, 27 de enero de 2014, 15:07