Egutegi baten konfigurazioa

Egutegi baten konfigurazio pantaila ikusiko dugu.

Egutegiaren xehetasunak

Egutegian informazioa sartuko dugu.

image1

image2

Egutegia web orri, blog edo bestelako tokiren batean txertatzeko aukeraeskaintzen digu. Taulan agertzen den HTML kodea ezartzearekin, askilitzateke (gainera, koloreak, neurriak eta bestelakoak pertsonalizatuditzakegu txertatzen dugun lekuan).

image3

Egutegiaren helbidea

  • Helbide publikoa: egutegia mundu OSOAREKIN edo ZENBAIT pertsona konkreturekin partekatu badugu (ikusiko dugu nola).
  • Helbide pribatua: gure erabilpen propiorako (ez da beharrezkoa egutegia partekatu izana).

XML eta ICalendar: beste aplikazio batzuetatik egutegiaren irakurketa hutsezko bertsio batera sartu ahal izateko formatuak. Adibidez, egutegiaren feed-era harpidetu gaitezke (XML) feed-en irakurgailu batetik edo iCal-arekin iCalendar formatuarekin bateragarriak diren produktuetatik.

HTML: web helbide batetik irakurtzeko moduan sartu ahal izango garaegutegira.

image4


Egutegia partekatzeko aukerak

Egutegia mundu OSOAREKIN partekatu ahal dugu (publiko egin): edozeinpertsonak (betiere egutegia non dagoen badaki edo helbidea edo zerbaitbadauka) egutegia irakurtzeko aukera izango du. Gainera zer partekatunahi dugun aukeratuko dugu: dena edo soilik LIBRE/OKUPATUTA informazioa.

image5

Edo egutegia pertsona zehatz batzuekin partekatu nahi badugu: PERTSONA ZEHATZEKIN PARTEKATU aukeratuko dugu eta jende horren informazioa gaineratzen joango gara, baita jende horri eman nahi dizkiogun baimenak ere.

image6

Egutegi publiko batek zentzu handia dauka:

  • Udaletxe batek egutegi bat sortzen du herriko gertaerekin. Publikoa izan dadin nahi dugu eta munduko edozein pertsonak ikusi ahal izatea, bertan harpidetu ahal izatea…
  • Futbol klub batek bere egutegia eratzen du: urteko partidak. Edozein pertsonak ere ikus lezake, hala izatea komeni bada.

Pertsona kopuru zehatzarekin partekatutako egutegi batek ere:

  • Euren seme-alabei buruz hitz egiteko eskolan elkartzen den guraso talde bat. Google calendar bat parteka dezakete. Bertan batzarrak, txangoak eta bestelako zereginak idatz ditzakete. Horrela, guztiak egongo dira jazoera berrien jakinaren gainean.


Egutegiaren jakinarazpenak

Hemen egutegi honetan sartutako edozein jazoera konfiguratuko dugu, berez agertuko dituen oharpen motekin. Gero jazoera indibidual bakoitzak beste mota bateko jakinarazpenak definitu ahal izango ditu eta, are gehiago, egutegi orokorrerako existitzen direnak ezabatu.

image7

Gure sakelako telefonoan alerta egoeren berri izateko aukera daukagu. Horretarako, zera aukeratu behar dugu: Konfigura zure sakelako telefonoa oharpenak jasotzeko:

image8

Sakelako telefonoen konfigurazio pantailara eramango gaitu:

image9

Gure sakelako telefonoaren zenbakia sartu beharko dugu. Denbora batera, SMS bat iritsiko zaigu sakelako telefonora, berau konfiguratzeko pantailan sartu behar dugun egiaztatze kode batekin.

SMS zerbitzu hau doakoa al da?

Beste ezer egin aurretik, hau egiaztatuko genuke. Printzipioz, bai. Googlek behintzat ez du hori kobratzen. Baina badaezpada, gure sakelako telefonoaren hornitzaileari galdetzen badugu, hobe.

http://www.google.com/support/calendar/bin/answer.py?answer=37173&topic=8568

Eta gauza bat: ez du sakelako telefonoen operadore guztiekin funtzionatzen. Yoigo daukagu eta gaur egun ez du funtzionatzen. (hemen dauzkazue Google Calendar-en onartutako Sakelako Telefonoen Operadoreen zerrenda)


Última modificación: lunes, 27 de enero de 2014, 14:55