Egutegiaren berezko aukerak

"Google Calendar" kontu bat sortu dugunean, gure egutegia automatikoki, berez sortu da.

Nire Egutegiak eta Beste Egutegi Batzuk delakoetan (Google Calendar-en ezkerraldeko menuan) sarbidea daukagun egutegi guztien zerrenda bat ageri da (berezkoa, sortu ditudanak edo harpidetutakoak).

Egutegiaren aukerak destolesteko parada izango dut, egutegiaren menua destolesteko ikonoa sakatuz:

·

Ematen
dizkigun aukerak:
  • Soilik egutegi hau erakutsi
  • Egutegiaren konfigurazioa: egutegiaren oinarrizko konfigurazioa: izena, deskribapena.
  • Jazoera sortu egutegi honetan: jazoera berria eraikitzeko dialogoa irekiko zaigu egutegian.
  • Egutegia partekatu: gerta liteke talde batekin egutegia partekatu nahi izatea eta horrela jazoera berrien oharpenak haiek jasotzeko
  • Jakinarazpenak: jakinarazpen moduak (email bidez, sakelako telefonoaren bidez, pantailako leiho ohartarazlearen bidez) )

Egutegiaren berezko kolorea aldatu: hainbat koloredun paleta erakusten digu. Horietako edozein aukeratu ahal izango dugu eta egutegi honetan sortutako jazoera oro kolore horretan geratuko dira (horrela kolore bidezko identifikatze azkarra ahalbidetuko da).

Última modificación: lunes, 27 de enero de 2014, 14:46