Nola eskuratu "Google Calendar"?

Google kontu bat baino ez dugu behar. Lehenago sortu dugu bat; hortaz, hura erabil dezakegu.

Google kontu bat badugu, harpidetuta gaude (Lehenago sortu dugu Gmail posta elektronikorako kontu bat , hori erabil dezakegu). Google Calendar delakoarenorrialde nagusira joango gara, posta elektronikoaren helbidea eta pasahitzasartu eta klikatu Sartu.

Bestela, Google Calendar delakoaren hasierako orrialdera joan eta klikatuKontu bat sortu orain.


Behin Google Calendar barruan gaudenean, ondorengo ikuspegia daukagu:

gcalendar

1. Bistaratzeko modua: eguneko, asteko edo hileko. Begirada batean soilik markatuta daukagun egunekoa, aste osokoa edo hilekoa ikusi nahi dugun aukeratu dezakegu.
2. Aurrera eta atzera egin denboran
3. Bistaratu nahi dugun egunaren (hilabetea, urtea) hautaketa zuzena.


Última modificación: miércoles, 3 de noviembre de 2010, 13:34