"Google Calendar" era Sarrera

Googlek tresna indartsu hau gure eskura jartzen digu antola gaitezen: bilerak, hitzorduak… erregistratu ahal izateko.

Ezer ez ahazteko: urtebetetze egunak, bilerak, festak lagunekin, bizikleta ibilbideak... Dena http://www.google.com/calendar/ helbidean

Ezaugarriak

  • Partekatu ahal izango dugu: Demagun mountain bikean ateratzen garen jende taldea garela. Google Calendar erabili ahal dugu eta egutegi berezi bat sortu. Bertan egingo ditugun irteerak, non bilduko garen eta irteera ordua sartuko ditugu.
  • Jendea jazoeretara gonbidatu ahal izango dugu (urtebetetze ospakizunak, jaia etxean…): gure lagunek gonbidapena jasoko dute eta beraien erantzunak jaso ahal izango ditugu, nahiz eta beraiek Google Calendar erabili ez.
  • Sakelako telefonora sarbidea: oharrak eta oroigarriak gure sakelako telefonoan. Horrela seguru ez dugula ahaztuko.
  • Jazoeren argitalpena: partekatu zuk sortutako egutegietako bat eta utzi lankide / lagun / taldeentzako ikusgai.
Hau eta askoz ere gehiago egiteko aukera eskaintzen digu Google Calendar tresnak.
Última modificación: martes, 24 de noviembre de 2009, 09:50