Google BLOG Bilaketa, emaitzak Blogetan bilatu

Jendeak Blogetan idatzi ahal izan duen edukietan zentraturiko bilaketa egin nahi badugu, hau da erabili beharko dugun gunea:

Google Blogsearch (http://blogsearch.google.es/) bilaketak blogetan bakarrik egitea ahalbidetzen duen bilatzailea da. (Gaur egun ere RSS-ak, albisteen jarraipenak, erabiltzen dira Blogetan bilatzeko).

Zer dira blogak?

Azkar esanda: erabiltzaile bat edo gehiago maiztasun jakinarekin gai batez edo anitzez mintzatzen direneko gunea. Iritziak nahiz aholkuak … emateko erabiltzen dira. Zenbaitetan, egunkari gisa erabiltzen dira. Kronologikoki ordenatuta egoten da (lehenengoa berriena izaten da). Hemen daukazue Wikipediako Blogaren deskribapen zehatzagoa.

Busqueda en Blogs de google

Bilaketaren adibidea

Oraingo honetan txirrindularitzari buruzko berriak bilatu nahi ditugu. Bilaketa koadroan txirrindularitza berriak ipini eta listo!

Resultado de búsqueda en Blogs

Última modificación: sábado, 31 de octubre de 2009, 23:16