Google BILATZAILEA,
topatu nahi duzun informazioa Interneten.

Google Inc. enpresaren produkturik ezagunena da Google Bilatzailea.

Interneten gai orori buruzko informazioa dugu eta zaila izaten da nahi duguna topatzea. Googlek horretan lagunduko digu.

Google bilaketa motore handiena eta erabiliena da. Datu-Basean 8.000 milioi web orri baino gehiago ditu. Egunero 200 milioitik gora kontsulta egiten dira, ez da ez kopuru makala!

Googlek hainbat spiders (armiarmak) erabiltzen ditu eta horien funtzioa informazioa bildu eta ordenatzea da. Denbora luzeenean sarean dabilen spider-a Googlebot da. Bere ardura gero Googlen topatuko diren linkak (loturak) batzea da. Gainera, beste robot batzuk ere badira, FreshBot esaterako. Honek informazio gaurkotudun gune nagusiak eskanerretik pasatzen ditu maiztasunez, esaterako berriak atariak.

google

Herrialde bakoitzeko tokiko guneez gain (Espainiakoa www.google.es da, baina euskaraz ere pertsonalizatu daiteke, laister ikusiko degu !) bada Google-en Pertsonalizatutako Orrialde Nagusia. Bertan, betiko bilatzaileaz gain, loturak erantsi eta baita berri tematikoak ere aukera dago. Horrela, gure orrialde nagusia gure gustuko informazioarekin osatuko dugu:


igoogle

Google-en bilaketen adibidea

Demagun bigarren eskuko mendiko bizikleta (BTT bizikleta) erosi nahi dugula. Bilaketa abiaraziko genuke Google-en eta, jarraian, emaitzak ikusiko genituzke han. Ikusten duzuen moduan, milaka eta batzuetan milioika emaitza lortzen ditugu.

btt

Baina, nola zehaztu bilaketa? Ondoren ikusiko degu !

Última modificación: sábado, 31 de octubre de 2009, 22:53