ERABILERA PEDAGOGIKOAK

Atal honetan garrantzitsua izango litzateke, Google Chromek duen Hezkuntzarako erabilera azaltzea. Horretarako, hainbat alderditan zentratuko gara.

Alde batetik, IKT-en erabilera hobetzeko, baliagarria dela esango genuke. Izan ere, haurrak teknologia berriak ezagutzen joatea ezinbestekoa dela iruditzen zaigu. Ikasleei dagokienean, beren ikasketa prozesua osatzeko baliagarria izan daiteke eta irakasleei dagokienez, saioak emateko estrategia ezberdinak ahalbideratu diezaieke. Orokorrean bilaketak egiteko erabili izan ohi dituzte, klaseak eramangarriagoak eginez eta ikasleak erreferentzia bisuala eta erreal bat izateko. Bestalde, ikasleek beraien geletan izaten dituzten kontzeptu ezezagunak bilatzeko bilatzaile paregabea da.

Beste alde batetik, ikasleen autonomia bultzatzeko tresna aproposa bultzatzeko erabilgarria dela deritzogu. Azken finean, programa hau modu indibidual batean lantzeko aukera dute eta horrek ikasleen autonomia garatzea ahalbideratzen du. Horretaz gain, talde lanak egiteko edo gela guztiak dinamika ezberdinak egiterako orduan erabilgarria izango litzateke.

Ondorio gisa, eta aurretik ikusitako ezaugarri hauek kontuan hartuz, esan beharra dago, garrantzitsua iruditzen zaigula google chrome erabiltzea. Aukera ezberdin ugari dituen programa da eta bertatik ahalik eta probetxu gehien ateratzen saiatu behar gara.

Last modified: Thursday, 6 February 2014, 3:36 PM