SARRERA

Google CHROME, zer da?


Google Chrome Googlek garatutako kode irekiko doako web nabigatzailea da. %1eko merkatu-kuota dauka eta doan deskargatzeko aukera dago zerbitzu-baldintza zehatzen pean. Jarritako izena, erabilitako erabiltzailearen interfaze grafikoaren markotik dator.

Google Chromeren atzean dagoen software libre proiektuak Chromium izena du eta BSD eta Creative Commons Aitorpena lizentzien menpe dago. Proiektu honen helburu nagusia abiadura, egonkortasun eta segurtasun handiagoa daukan nabigatzailea ateratzea da. Izatez, Chromium nabigatzailean oinarritzen da Google Chrome eta oro har ezaugarri berdinak ditu, logotipoa eta Googleren euskarri komertziala kenduta.

·

2008ko irailaren 2an, Google Chromeren lehen beta bertsioa atera zen. 12 egun pasa ondoren, bertsio ofiziala atera zuten eta arrakasta handiarekin onartua izan zen merkatuan. Momentuz 43 hizkuntzetan dago, baina ez dago euskaraz.

DISEINUAREN EZAUGARRIAK

Nabigatzaile berriaren sorreraren helburu nagusia, segurtasuna, abiadura eta egonkortasun gehiago lortzea zen. Erabiltzailean aldaketa garrantzitsuak ere eman ziren.

Segurtasuna eta Egonkortasuna: Periodikoki Googlek 2 zerrenda beltzen eguneratze berriak deskargatzen ditu eta erabiltzaileari abisatzen dio zerrenda beltzeko orrialde batean sartuko dela. Bestalde, prozesu honetan, Googlek orrialde horien jabeei abisatzen die, jakinarazteko bere orriaren segurtasun falta edo ikusgarritasuna.

Prozesuen isolamendua: Garapenerako taldeak, hasierako momentutik nabigatzaile anitza egitea pentsatu zuen. Eginkizun ezberdinentzat prozesu ezberdinak asignatzen zaizkie. Honekin lortzen dena da, eginkizun bat beste batekin ez interferitzea. Chromeko fitxa bakoitza isolatzen da, birusak saihesteko. Honekin, Software gaizto bat sartuz gero, ezin izango luke ordenagailutik zabaldu, prozesua isolatua baitago.

Modu ezkutua: Googlek ezkutuan nabigatzeko aukera dauka. Interneten pribatutasun osoz aritzea ahalbidetzen du, ez baita inon erregistratzen eta ez baititu fitxategi tenporalak gordetzen.

Abiadura: Javascript V8 motorra diseinatu egin zen abiadurari garrantzia emanez. Beste ezaugarri berri batzuk ere ezarri ziren motore honetan: klase ezkutuen trantsizioak, kodigoaren dinamika generazioa, eta abar. Chromek ere badauka, web orrien karga azeleratzeko baliabidea.


Last modified: Thursday, 6 February 2014, 3:32 PM