Gaztea

Lipdub

Informa nazazu RSS

lip-dub lehiaketa

Zozketan parte hartzeko hurrengo datuak bete:

Lehiaketaren oinarriak

1.- Edozein taldek edo koadrilak hartu ahal izango du parte: ikasle taldeek, kirol taldeek, koadrilek, kultur taldeek...

2.- Parte hartzeko talde bakoitzak nahi adina LipDub aurkeztu ahal izango ditu eta edozein abesti erabili ahal izango da horretarako.

3.- Bidaltzeko bi modu egongo dira:

  • Internet bidez bideoa igotzea,
  • www.eitb.com/eu/gaztea atarian sartuta.

  • DVD-a ondorengo helbidea bidaltzea
  • (formatu posibleak:AVI, MOV, MP4, FLV, MPEG, 3GP eta MKV):

  • LIPDUB lehiaketa
  • Gaztea
  • Basurtuko kaputxinoak, 2
  • 48013 BILBO (Bizkaia)

DVDa bidaltzen dutenek hainbat datu gaineratu beharko dute: bideoaren izenburua,taldearen izena, herria, harremanetarako telefonoa eta helbide elektronikoa.Internet bidez igotzen dituztenek formulario batean eman beharko dituzte datu horiek. Azaroaren 1a izango da lanak jasotzeko azken eguna.

4.- Epaimahai independente batek jasotako LipDub guztien artean aurre-aukeraketa bat egingo du eta 20 bideo hautatuko ditu. Epaimahaiak ez ditu kontuan hartuko alderdikeria politikoetan erortzen diren lanak.

5.- Aukeratutako bideo horien artean botaketa bat egingo da www.eitb.com/eu/gaztea atarian. Botaketa horrek 3 fase izango ditu:

Azaroaren 4tik 13ra: Lehenengo botaketa egingo da. Epaimahaiak hautatutako 20 bideoen artean eman ahal izango da botoa.

Azaroaren 14tik 20ra: Boto gehien dituzten 10 LipDubak hurrengo fasera igaroko dira.

Azaroaren 21etik 24ra: Boto gehien dituzten 5 LipDubak finalera pasako dira.

Fase bakoitzaren hasieran botoak 0n jarriko dira, berriz ere botatzen hasi ahal izateko.

6.- Gainera, gustuko bideoaren alde botoa emateko beste modu bat izango da: www.eitb.com/eu/gaztea atarian bideoa osorik ikustea. Izango dituen 10 ikustaldiko boto bat gehiago izango du bideo bakoitzak. Ikustaldiak Nielsen etxeak emandako datuen arabera egiaztatuko eta kontabilizatuko dira.

7.- Azaroaren 25ean "dida!" saioan emango da jakitera zein izan den bideo irabazlea. Irabazleak 3.000 euroko saria izango du.

8.- Gaztearen LipDub lehiaketan parte hartzeak arau hauek onartzea dakar. EITBk eskubidea izango du jasoko diren bideoak Interneten eskegitzeko edota irratian eta telebistan emititzeko.

9.- Gazteak bere esku izango du elementu iraingarriak dauzkaten bideoak lehiaketatik kanpo uzteko aukera.

10.- Gazteak oinarri hauek aldatzeko eskubidea izango du eta, hala eginez gero,behar bezala jakinarazi beharko ditu.

Irratia zuzenean



Eman zure iritzia!

Publizitatea

© EITB - 2011 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua