Harpidetu RSS Iruzkinen haria ezkutatu | Teklatuko lasterbideak

  • Omiasaindu

    Maite 8:47 am on 2011/11/01 | 0 Permalink | Reply
    Tags:

    iz. Santu guztien eguna. Domu Santuru egunean hilerrian biltzen gara. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Ipar.
    [Domu Santu]
    Domu Santu Bizk., Domu Santuru Bizk. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es festividad de Todos los Santos, día de Todos los Santos
    fr toussaint
    en All Saint’s Day

    Ezko argi piztuen erdian hegats prekariotik dilindatzen zuen, Omiasaindu bezperan mexikarrek karriketan pasearazten zituzten zapi beltzez estaliriko kaskezurraren aldamenean. [Ezer gabe hobe, Itxaro Borda (Susa, 2009)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • igali

    Maite 8:00 am on 2011/10/31 | 0 Permalink | Reply
    Tags:

    iz. Fruitua, landareen emaitza. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [fruitua]
    fruitu, garau Bizk., alorta g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es fruto [de las plantas]
    fr fruit
    en fruit

    Augilatik beste hamar eguneko bidean beste gatz muino bat dago, gainerakoek bezalaxe, ura eta palmondo igali emaile ugari duena; eta bertan garamanteak izena duten gizasemeak bizi dira, herri hagitz handia, gatzaren gainera lurra botaz laborea ereiten dutenak. [Trapuan pupua, Patziku Perurena] (Ereduzko Prosa Gaur)

    igali (FlickrCC, plumandjello)

     
  • masail

    Maite 7:01 pm on 2011/10/30 | 0 Permalink | Reply
    Tags:

    iz. ANAT. Ugaztunetan, aurpegiaren albo banatan, begien azpian, dauden bi zati mamitsuetako bakoitza. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • txanpon

    Maite 10:41 am on 2011/10/29 | 0 Permalink | Reply
    Tags:

    iz. 1. Metalezko diru-pieza. 2. (zah.) Antzinako moneta-unitatea. Hamazazpirekin pezeta bat osatzen zen. 3. Ik. moneta. • txanpon-makina. Txanponak sartuz dabilen eta, zenbaki edo irudi batzuen zorizko konbinazioen bidez, diru-sariak banatzen dituen makina. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [diru-peza]
    diru, diharu Zub. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) moneda, dinero (2) tarja (3) Ik. moneta
    fr monnaie [métallique]
    en coin; money

    Egin klik abestia entzun eta hutsuneak betetzeko ariketa egiteko.

     
  • arrosatu

    Maite 7:45 am on 2011/10/28 | 0 Permalink | Reply
    Tags:

    du ad. Lurra, landareak, etab. urez hornitu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa, ureztatu)

    Sinonimoak: ad. Ipar. beh.
    [ureztatu]
    garaztatu, ureztatu, erregadiatu Heg., arregatu Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es regar, irrigar
    fr arroser, irriguer
    en to water; to irrigate

    Orain han ari ziren jaten eta edaten: artatxiki-ahia esne gatzatuz arrosatua, ogia, ezti eta piperbeltz gustuko datil lehorrak. [Basamortua, J.M.G. Le Clezio / Luis Berrizbeitia (Elkar, 2009)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

     
c
compose new post
j
next post/next comment
k
previous post/previous comment
r
reply
e
edit
o
show/hide comments
t
go to top
esc
cancel