2009

Eusko Ikaskuntzak teknologia berrietan oinarritutako kanpaina egokitu zuen “Klik egiozu euskarari” lelopean: sare sozieletaz baliatuz eta blog ireki hau plazaratuz euskararen aldeko mezuak batzen zituen.

Halaber, Kukuxumusurekin batera, Euskararen Nazioarteko Egunerako kamiseta bat diseinatu zuen, baita Mikel Urmenetak egunerako filmatutako bideoa zabaldu.

2009ko abenduaren 8ra arte zabaltzen zen epea jendeak  euskararen aldeko mezuak uzteko. Zozketa abenduaren 9an egin zen eta egun berean sarituen zerrenda ezagutara eman zen webgunean bertan.

Eusko Ikaskuntzako bazkideek aldiz, zozketan parte hartzeko aukera bikoitza izan zuten. Horretarako, bazkideek mezuaren aurrean EI-SEV siglak  idatzi behar zuten, bestela ez zuten abantailik zozketan.

Euskararen aldeko eta mezuak utzi zutenenen artean 200 kamiseta zozketatu ziren. Ondorengo irabazle hauek euren argazkia bidali ziguten kamiseta jantzita:

==========================================================

Kamiseta irabazi zutenen  zerrenda (emailez kontaktatu zirenak):

1) Josean            “Egin txotx euskararen kupeletik”

2) Beñat              “Euskarak egiten gaittu euskaldun!!

3) Gorka             “Euskararen eguna, egun bakarra izan ez dadin, mintza zaitez!”

4) Ane Areatza   “euskalerriaren biotza euskera da”

5) María Cristina Duhalde Chalde “Kaixo! Argentinakoa naiz. Un saludo en el Dia Internacional del Euskera. Ojalá el idioma de nuestros ancestros sobreviva por siempre. Laster arte.”

6) Hizki Mizki      “GORA EUSKADI ASKATUTA!!! INDEPENDENTZIA!!”

7) Txema Fernández Vara “euskara oso ona da nire altxor presiatua”

8 ) Elen                  “Euskeraz bizi!!!”

9) Urko                 “Euskara galtzea nahi ez badugu, gomendio xume hau entzun: Euskal Herriko bihotza denez izan beti bide-lagun”

10) Naiara Perez “euskara maite euskaraz bizi”

11) Unai                 euskara ahoan eta ibili munduan!!!

12) Estitxu           “EUSKARARI HEGOAK EBAKI BANIZKIO…EZ LUKE ALDE EGINGO…EUSKARAK LIBRE IZAN BEHAR DU,TXORI BAT BEZALA…LEKU BATETIK BESTERA!!!BESTELA EZ DA,EUSKARA,IZANGO!!EUSKARAK HITZEGIN BEHAR DU,SENTITU,MAITATU…BAINA LIBRE!!!! EZ DEZAGUN BELDURRIK IZAN,GURE TXORIA EZ DUTE KAIOLAN INOIZ SARTUKO!!!EUSKARAK BIZIARAZTEN GAITU,BIZIARAZI DEZAGUN EUSKARA!!!AURRERA PAUSOAK,BAINA EUSKARAZ!!!”

13) Oskar             “Ez ahaztu klik egitea , klik bakoitzaren bidez urrats txiki bat egiten dugu euskeraren alde”

14) Ander Iruretagoiena  “Maite dezagun euskara bihotzez!!!”

15) Xabier          “EUSgara”

16) Ainhoa         “Bizi, sentitu, maitatu… euskaraz!”

17) Arantza       “Hazi,hezi, bizi…zergatik ez euskaraz?”

18) Mari Karmen Atorrasagasti  “Gauza zail guztiak lana eginez lortzen dira. ¡EKIN EUSKARARI!”

19) Garbi             “Kaixo Euskaldunok, gure hizkuntza indartzeko ezinbestekoa dugu erabiltzea. Talde batean gehiengoa euskaldunak garenean, ez gaitezen lotsatu eta segi dezagun euskaraz hitz egiten. Ez dakienak ohartu beharko du derrigorrezkoa zaiola euskaraz ikastea, bestela jai daukagu”

20) Triz               “EUSKARAz bizi!”

21) Elena Naberan “Beti esaten doguna , euskalduna da euskeraren jabea dena. Ez daigun euskera galdu berba egin daigun , beti eta ahal dan leku guztietan”

22) Iker                 “Ie dana galdutiaren ostien gure ama hizkuntza galtzen badun, zer lotuko dasku? Bederen, Bermiotik hizkuntzie defendatuko dogu”

23) Juan Martin “Gure hizkuntza maitea degu herri hontan euskera, nahiz eta gutxi erabili aldatu ber da jarrera. Hori lortuko degu bai denak elkartzen bagera, noizbait gertatuko ote da guk degu horren aukera. Dakigunok hitz egiten egin behar degu aurrera, ta ez dakitenek ikasiz normalduz erabilera. Horregatikan nahi det nik aipatu gure egoera, merezi duen lekuan jarri dezagun Euskera. Doinua: Habanera”

24) Merikua         “Euskal Herrian, Alemanian edo Ameriketan, beti bizi euskaraz”

25) Adrian Paul “euskara da gure hizkuntaza eta denon artean zaindu egin behar dugu, bestela galduko dugu”

26) Josu                “HAZI HEZI BIZI EUSKARAZ!”

27) Gorka            “maitasunegaz ekar ditzagun danok euskararen mundura”

28) José Luis      “Euskara bihotzean eta ezpainetan”

29) Telmo Bastarrica “Hizkuntza hau Euskal Herrian erabili behar dugu! Telmo 8 urte”

30) Bernar Etxeberria “Eusakaraz herenegun, euskaraz atzo, euskaraz gaur, euskaraz bihar, euskaraz etzi, euskaraz etzidamu, euskaraz bizi naizeno!”

31) Lizar               “eguneroko gauzak bezala, ezberdiñak ez direnak,ohituta gaudenak, euskara ez da ezer berezia niretzat!nire betiko hizkutza soilik!eta horrela jarraituko du!”

32) Antton Basarte Aurre “Euskaraz bizi eta gozatu, baita amets egin ere. Euskararik gabe ez dago Euskal Herririk. Gora gure hizkuntza!”

33) Gorka Ormazabal  “Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek hitzegiten ez dutelako baizik”

34) Dabid        “Lotsa emango litzaidake urte batzuk barru, nire semeei, jada existitzen ez den hizkuntza bat ezagutzen nuela esan beharko banie… Euskara da euskaldun egiten gaituena, euskararik gabe, Euskal Herririk ez!Animo, badakizu egizu eta ez badakizu, ikasi eta egizu, merezi du eta! :) Sarean ere euskaraz!”

35) Ander      “Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek erabiltzen ez dutelako baizik. Beraz, mintza gaitezen euskaraz!”

36) Bittor       “…maite zaitudalako…”

37) Agustin Migueltorena “Ospa dezagun euskararen eguna egunez egun, inoizko batean euskararen eguna ospatu beharra izan ez dezagun”

38) Garazi      “Euskaraz jaio, euskaraz bizi”

39) Argiñe    “Ofizialtasunaren alde gogor jarraituko dugu, euskarak merezi duelako eta zor diogulako”

40) Oier           “Eskerrik asko, euskara zabaltzeko ekimen honengatik. Euskararen unibertsaltasuna aldarrikatu beharra dago, bai horixe. Gora euskara!!! Izan ere ezingo ginateke euskaldun izan euskara galduko bagenu!”

41) Areatza eskola LH3 “areatza eskola euskera zaintzen du aupa areatza eskola”

42) Xabier        “euskara da euskal herrian erabili behar den iskera”

43) Asier Merino  “Euskaraz ez dakienak ez digu uzten beesteei euzkaraz mintzatzen. Euskaraz mintzatzen ez denak ez digu uzten besteei euskaraz hitz egiten. Euskara, onena”

44) Maialen    “galdu ez deiñ denon artian eiñ”

45) Ane            “euskara denon alde dago”

46) Arantza     “Esparru guztietan euskaraz hitz egin, esparru guztietan euskaraz hitz egiteko behar diren baldintzak sustatu, esparru guztietan euskaraz hitz egiteko behar diren baldintzak sustatu eta exijitu; ardura guztiona da, baina ezin gara zain gelditu, denok eragile izan behar dugu!”

47) Daniel Elizalde “herria da gorputza euskara bihotza !”

48) Rozio          “dabilen mihiari ez zaio goroldiorik lotzen!”

49) Fermina Mariezcurrena Alza “En mis venas corre sangre vasca y lucho para que defendamos todos susdescendientes el euskera, simbolo de orgullo de toda una cultura milenaria. Desde Ayacucho, Pcia de Buenos Aires un caluroso saludo a todos los eskaldunes. Agur – agur”

50) Josi Oiarbide “Hasi etxetik eta kalera… zabaldu kaletik leku guztietara!”

51) June            “Euskaraz mintzatuz, mundu berri bat eraikiz. Klik eginez, murgildu gaitezen danok elkarrekin, gure hizkuntzak aurrera egin dezan!”

52) Bego          “euskararik gabe biluzik gaude!”

53) Josu Albizua  “KLIK EGIOZU EUSKARARI”

54) Josu Goñi   “mundutik sarera, saretik mundura”

55) Janire         “aupa euskararen bizitza”

56) Ander A+cha eta eta Jon Fernandez “GORA EUKERA ETA EUSKEL HERRIA¡¡¡¡¡¡¡¡¡”

57) Karmel Uribarren “Euskara da gure unibertsoa, gure bidea, izatea, bizia… euskaldun guztiok euskaraz, nonnahi eta beti!”

58) Ana Saiz Airabella “¡¡¡¡¡¡¡¡¡euskakakakakakakakakakakakakakakakakakakakakakakakakakakakakara!!!!!!!!!!!! eup”

59) Andoni     “Zu eta ni, ni eta zu, zeatio ez euskaraz aizu!”

60) Fernando Sebastián Sagardoy “Gora Euskera!!! desde la Diáspora Argentina apoyando el ENE”

61) Imanol        “aupa euskaera”

62) Asier           “GORA GU TA GUTARRAK !!!”

63) Itziar Acosta “Euskara ez jan,mintzatu baizik”

64) Iagoba       “hizkuntza bat ez da galtze ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek hitz egiten ez dutelako baizik”

65) Aritz         “Zer Euskal Herri litzake bere hizkuntza ere galtzen duena. Ez al dakizu EUSKARA dela euskaldun egiten gaituena?”

66) Aran    “geurea dena zaindu dezagun, erabil dezagun euskara!”

67) Imanol Martínez “Euskal Herrian euskaraz”

68) Larraitz  “EUSKAL HERRI EUSKALDUNA, NOIZ IRITSIKO DA IRABAZTEKO EGUNA?? JO ETA KE EUSKAL HERRIA EUSKALDUNA IZAN ARTE!!”

69) Jon    “Euskararik gabeko Euskal Herri bat ez litzatekeelako posible izango, orain inoiz baino gehiago eutsi euskarari!!!”

70) Asier Manrique “Galtzen hari garena eta mantendu beharko genukeena”

71) Aitane Requena “Ni Aitane naiz eta burlatatik mezu hau bidaliko dut, euskara bai!euskara bizimodu bat!¡!¡!”

72) Igor    “Gurea delako eta denona izan dezan…. Eixu Euskaraz!!!”

73) Jon Epalza  “klik batean dago gure etorkizuna”

74) Biotz Zulueta “Euskara, ametsetan, buruan, ahoan, ekintzetan eta bihotzetan”

75)  Jon Abril   “Bizitzeko modu bat. Bizitzari heltzeko modu bat. Bizitza partekatzeko modu bat. Eman bizia euskarari!”

76) Josu       “Ez al dakizu EUSKARA dela euskaldun egiten gaituena? EUSKERA SAREAN!!!!!!”

77) Vanessa   “Nere eguneroko errealitatea bizitzeko garraio alternatibo eta aberasgarria!”

78) Anjel  “Gure altzorra da eta guk ez ba dugu zaintzen nork?”

79) Jon Santos Gamarra “«Respecto al posible empleo de los idiomas regionales en la vida moderna, no cabe duda que el más impropio para las necesidades actuales es el vascuence…El vascuence no, porque representa una mentalidad tan arcaica que es imposible amoldarla a la vida actual. Por eso retrocede, no porque nadie le haga la guerra, sino porque no sirve para la vida moderna. Pio Barojak esana (1919) “Esto está en el área lau”(jendeak esana) arrazoia al zuen Barojak?”

80) Iñigo M.A.   “Euskera gure bihotzaren soinua”

81)  Karmele García “Euskara gure ametsa Gure ametsak euskaraz”

82) Agurtzane “Euskara barik, ez gara!”

83) Asi             “amaren magalean (edo ama erdaldun euskaltzale baten kemenari esker) ikasitako ama hizkuntza eta eguneroko bizitzan oinarrizkoa eta garrantzitsua den hizkuntza ederra”

84) Jon              “Solas eta solas, gurea da euskarazko solasa!”

85) Roberto     “EuskalHerria gorputza,euskara bihotza.Zure esku dago!!!!”

86)  Balsera      “bakarrik la hitz: gora euskara eta behera prakak”

87) Xabier Esnaola “Euskara mundura zabaltzeko euskaraz hitz egin behar dugu!”

88) Edurne Balzategi “Euskaraz bizi nahi dut, gaur eta beti; nola bestela?”

89) Verónica Domingo “Euskara kalera, plazara, jaietara, unibertsitatera, jolasetara, osoko bilkuretara, mendira, hondartzetara, lantokietara, egunkarietara, aldikarietara, mobiletara, internetera, mezuetara, euskara mundura, bihotz eta ahotan, eutsi euskari, klik egiozu euskaria, egin klik euskarari”

90) Mikel     “Euskal Herrian Euskaraz nahi dugu hitz eta jolas”

91)  Edurne “amaren magalean ikasitako ama hizkuntza eta eguneroko bizitzan oinarrizkoa eta garrantzitsua den hizkuntza ederra”

92) Iraitz    “EI-SEV Zabaldu euskara saretik, munduak ezagutu gaitzan!”

93) Asier    “Kaixo  Bideo honen bidez, argi ikus daiteke nola euskara indartzen ari den eta gero gehiagonola zabaltzen ari den mundo osotik. Euskara bizirik jarraitzeko bideoa da”

94) Miren       “Gaur EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA da. Erabili euskara, aukera duzuen momentu oro, baita interneten ere. KLIK EGIOZUE EUSKARARI.”

95) Uxue Plkaza “Izan zaitez originala, hitz egin ezazu euskaraz”

96) Oier Alberdi “Nire hitz batzuk jarri biherrien, hemen dekozue Bitoriano Gandiagan olerki bat:
“Hemen / euskaraz ez dakienak / berak jakingo du / zergatik ez dakien. / Baina hemen / euskaraz ez dakienak / ez digu uzten / euskaraz egiten. / Baina eta hemen / euskaraz jakin arren / euskaraz mintzatzen / ez denak ere / ez digu uzten / euskaraz egiten””

97)  Begoña     ” “Harrak ikas zazue”… ren doinuarekin: “Aizu! ikas zazue blogean ibiltzen euskarari klik ta zabal nabigatzen””

98) Aizea     “Europako hizkuntzetan bakana, mendeetan dirauena, herri txiki honek lortutakoa, beste inon ez ikusitakoa. Mende berri bat hasi eta, euskarak bizirik jarraitzen du, noiz altxor honek lortuko du dagokion lekua bereganatzea? Eusko Ikaskuntzak egiten duen funtsezko lanaren alde, oztopoak gaindituz, eguneroko pausu txikiek bat-bateko pausu handiek baino gehiago balio dutelako. GORA EUSKARA!!”

99) Monika   “Herria gorputza, hizkuntza bihotza”

100 ) Ina      “bihotzetik ahora”

101) Alberto  “Neu ere euskeraren alde!!! (Portzierto, badaki norbaitek tuenti-a euskaraz ipin daitekeen?)”

102) Alejo Etxeberria “Euskaraz beti, niretzat,zuretzat,denok……..Aupa Eukaldunok!”

103) Ander    “Pintxo Pintxo gure txakurra da ta Pintxo Pintxo bere izena du. Txuri-beltza da ta ez du koska egiten begi bat ixten du jolastu nahi badu””

104) Xuri      ““euskerak biltzen gaitu inolaz ere ez sakabanatu””

105) Cristina  “euskara betiko gure lagun !!!”

106) Iraitz     “Sentimendurik gabeko hizkuntza, gure kulturaren zapalkuntza. Euskara sentitu, euskararen munduaz gozatu! Klik batera daukazu eta”

107) Gorka Kerejeta “Euskara da iñoiz kenduko ezin izango diguten maitasuna”

108) Xabier    “euzkaraz euskal herrian”

109) Potti      “MAITA NAZAZU. ERABIL NAZAZU. GOZA NAZAZU. ERRESPETA NAZAZU. EGIN NAZAZU ZURE”

110) Joseba    “Euskara guztiok maite zaitugu”

111) Lourdes   “Gora euskara maitea zoragarriena euskaldunen artean maitagarriena. Munduan sortu zanik hizkuntzik zaharrena, gora ta gora euskaldunak eta gure euskara”

112) Jesus Mari “Pena da gure gurasuen euskera zelan galtzen dabilen. Horregatik geruau eta geixau, leintz bailarako euskerie zaindu bieu”

113) Anabel   “Baietz zabaldu euskararen erabilera danon artean!”

114) Alesander Otaño  “EI SEV ” Por mucho que quieras, no puedes presumir de ser Navarro, si no eres capaz de hablar Lingua Navarrorum “”

115) Jexux    “Egunero euskeraz”

116) Eraize Unibaso “Norberak bere Izana izan behar du maite, baina hizkuntza bat Izan berezi bat ematen du. Euskaldunontzat Euskera da gure benetako Izana”

117) Nuria Lazkano “Euskaldunon eskubidea euskaraz mintzatzea!!!!”

118) Agustin Espinosa Olmedo “Hola a todos, saludos desde México. Aqui estoy estudiendo Euskara con el Aipetara Gorka Larrañaga, en la Universidad Ibero Americana, que es junto con la Universidad Nacional de México(UNAM), el Tecnológico de Extudios Superiores de Monterrey y la Ibero de Puebla, los sitios además del Euskal Etxea de la Cuidad de México en donde se puede aprender la lengua; que en mi caso era la de Amona, que nacio en San Juan de Luz”

119) Elisabet Suinaga “EI-SEV Nire hizkuntza Euskara da eta nik beti babestuko dut! (Nire semeak idatzita)”

120) Txelu      “Zu euskalduna zera,Zuk hizkuntza badezu,Nahita nahiez euskera … zabaldu behar dezu. Aberri bat daukazu, Aberri bat bakarra, Galdetu haizeari … Ta esango du Euskadi”

121) Unai Unzueta “Euskera idazten, entzuten eta esaten ez da galtzen”

122) Lemoako Eskola LH3 E  “Hizkuntza ez galtzeko … Beti euskaraz!”

123) Pello Urreizti “Oraindik ez dakitenen zain egon ordez, erabil dezagun euskara dakigunon ahotan. Klik egin diezaiogun euskarari, hizkuntza baita gure nortasunaren sustrairik indartsuena!”

124) Ismene Barroeta “Gora eta gora euskaldunak eta gure euskera!”

125) Maribeltxa “Mantendu dezagun euskara bizirik !!!”

126) Pery Patrick “gure hizkuntza da gure geroan edo gure geroa da gure hizkuntzan. bainan atzo, egun eta bihar beti euskarazzzzz”

127) Ramuntcho Robles Quevedo “EI_SV BAZKIDEA”Euskararik gabe guk denok galduta izango gara mundu globalizatuan””

128)  Unai Uriarte  “Nahiz eta mende askotako lana urte baten gobernu barriak lurretik bota nahi, ekin gogor, gurea dan zerbait da eta!!!Ta abestiak dinon bezala ” baina gaztea naiz eta daukat, etorkizuna eskuan, ez zaigu hilgo Euskal Herria ni bizi naizen artean!!!””

129) Nerea Basterretxea ” Apa! Mexikotik idazten dut, euskarako irakaslea naiz hemen. Ikasle dexente dago gainera inguruotan. Zuok ere animatu! Baldin badakizue erabili eta bestela ikasi! Hemen ere euskararen eguna ospatzeko zer edo zer prestatzen gabiltza. Euskal Herrian zer? Euskararen eguna egunero ospatu behar dugu, gure artean euskara hitz eginez. Nola bestela? Besarkada bat, Aio! “

130) Mariaje Imaz “Euskararen hegaletan airean bagoaz! Zabal ditzagun lehioak eta hegan egin dezagun hegitik hegirantz! Itsas amaigabea zeharka dezagun Euskararen hegaletan! Ez etsi, eutsi goiari!”

131) Jon Haitz “Eguna hasi besterik ez da egin Euskal Herria deritzon txoko honetan eta sarrera andana dago ikusgai jadanik orri honetan. Askok oihu egin nahi dute. Leloren bat edo beste, ugari, irakur daitezke. Beraien sarrerak bertsoz jantzi dituztenak ere aurki daitezke. Aldarri egitea asmo. Irakurri eta entzunak izatea guztion helburu. Batek daki zenbat tokitatik idatzi duen eta idazten ari den jendea. Jakingo al luke inork esaten zenbat euskalki ezberdin zenba ditzakegun orri honetako hiztunen artean? Jende askok ez du orri hau existitzen denik ere jakingo. Euskeraz arituko dira berbetan ordea. Euskerak argitzen du euritsu jaiki zaigun egun iluna. Oroitu gaitezen euskeraz egun honetan ez ezik, egunero. Gure bizitzan, nire bizitzan, zure bizitzan, zurekin dudan harremanean, ezezagun dudan horrekiko hartu-emanean.” Eman diezaiogun babes gurea den zer horri, beste batzuengandik ezberdintzen gaituen ondare preziatu horri. Ez dezagun utzi bestearengan euskerak bizirauteko ardura. Gure ondoren datozenek hizkuntza honek irautea agian ez digute eskertuko, baina erabiltze hutsak hitzez esan daitekeen esker on oro ordezkatuko du

132) Aitor    “nik ez diat inoiz esango, zein hizkuntzatan hitz egin behra duken, nik aspaldi egin nian aukera,……”

133) Kepa Arburua Olaizola “Gure zahar hitzkuntza beti bizi da ! Behar dugu atxiki gure altxor! In Paris and Madrid they don’t agree with the basque language, but we will gon on with our Euskara! Haidor izan eskualduna, eta kitto! Proud to be a Basque, and that’s it !God save Eskual Herria. Bonjour. Agur. Buenas dias. Good morning”

134) Ibon     ““Euskeraz bizi nahi nuke gaur eta beti””

135)  Inazio  “Urteak joan urteak etorri gero eta gehiago maite dut gure hizkuntza. Hizkuntza, kultura eta ohiturak.Hirurak batera gure izaera eta jarrera”

136) Pello     “EI-SEV Euskara edo ezkara”

137) Jon Kepa Ayesta “Euskara jaso ditun zanpaketak gitxi izan ez badira be, euskaldunen kemena nagusitu da beti, inork eta ezerk lortuko baitu hizkuntza bet isilarazten. Gure eskutan dau euskara bultzatzea, kalean, karrikan, eskolan, lanean…bakoitzak beretzako hartu biher don kompromisue baino ez da, baie jar gaitezen lar lanean! EUSKARA PLAZARA!”

138)  Amaia Estalayo “euskaraz jota k irabazi arte. Hori da euskaldunen leloa”

139) Vinaixa  “euskaraz ez da euskararen egunean hitz egin behar bakarrik, eguneroko jarduera bat da, ez san balentin eguna bezala, egun batean maitatu daitekela bakarrik ematen duela.2nax”

140) Izaskun “Euskara gure hizkuntza da eta erabili dezagun! Aupa euskara eta euskaldunak!”

141) Blanca  “baga biga higa, sorginen arima laga boga sega atera ezazu EGA ama mito push urrup edan edo klikikilimikiliklik egin euskarari klik”

142) Garazi    “Garaziko herria benidika dadila, euskarari eman dio behar zuen tornuia euskarari eman dio, behar  zuen tornuia Euskara, Euskara halgi hadi Plazarat”

143) Mónica Mindurry “Kaixo y agur fueron las primeras palabras que aprendí, y desde entonces lo amo, me gusta escucharlo, en las canciones suena muy dulce y por sobretodso nos identifica ante el mundo, estamos existimos, gora euskara, gora Euskal Herria”

144) Eneko Bachiller “Egin dezagun euskaraz, erabili dezagun gure nortasuna adierazteko tresna garrantzitsuena, gure ondorengoek ez dezaten sekula hizkuntza galdu zitekeenik pentsatu ere egin. Gauza gutxi daude euskaldun batek hain berezko dituenak. Euskara da lehena, eta kultura eta pentsatzeko era ere izatera iristen da, ezin baitugu beste hizkuntzatan modu berean pentsatu, bizi, edota lan egin. Horrek egiten du hain berezi. Erabil dezagun bada, geure esku dago eta!”

145)  Xabi Lasa “Elgoibar Ikastolan Euskararen Eguna ospatzen den egun honetan, Gotzon Garate ekarriko dugu gogora. Herriak oraintsu egin dio omenaldia, eta tartean erabilitako bideoarekin emango diogu hasiera egun handi honi. Ikusi nahi duenak horra helbidea: http://elgoibarikastoladbh4.ikasblog.net/ Ea gustuko duzuen!”

146) Mattin Eizagirre “Euskara bihotzean eta ahoan!”

147) Imanol  “Nik nire ekarpen txikia egiteko, ideia xume bat besterik ez dut proposatu nahi. Internetek gero eta leku gehiago hartzen du gure eguneroko bizitzan, gauza asko egin, bilatu eta ikasi daitezke bertan. Gainera, euskerak web-guneetan duen presentzia, euskara hiztun kopurua kontuan harturik, txalogarria da. Hala ere, lan asko dugu egiteke oraindik. Beraz, etorkizunean euskerazko baliabideak gero eta ugariagoak izan daitezen iniziatiba txiki bat ireki nahi dut. Wikipedia bezelako entziklopedia askeetan, oso erraza da textu eta informazio berriak sartzea. Euskal Herriko Ikastoletan, eskoletan edota Unibertsitatetan noizean behin asignatura bakoitzeko idazki eta lanak, behin zuzenduta, argitaratzeko ohitura sortuko baligukete ikasleoi, denon artean gure bilduma handituko genuke, eta oso modu erraz eta merkean.Eusko ikaskuntzak horrelako programak proposatuko balituzke bere “kontaktuen” artean (Ikastolak, eskolak, unibertsitateak), lortu daitekeen arrakasta, nik proposatuta lortuko litzatekeena baino handiagoa izango litzateke zihur. Hori da dana, ideia bat besterik ez da. Eskerrik asko eta Ondo izan!”

148) Laura Nobile de Abarrategui  “Guk euskaraz Zuk, zergatik ez? Euskara putzu sakon eta ilun bat zen, eta zuek denok ur gazi batatera zenuztenhandik nekez Orain zuen birtutez zuen indarrez euskara itsaso urdin eta zabal bat izanen da eta guria da. Nik eta zuk Euskal Herria gure buru.  Desde Arrecifes: Gora Euskalherria, Gora Euskara!!!!” egin behar dugu

149)  Irantzu “Euskara da euskalDUN egiten gaituena”

150) Daniel García  “Euskal Herrian euskaraz hitz egin!!!”

151) Lorea      “Euskara ahoan eta bihotzean”

152) Enara      “Euskara gure hizkuntza eta euskararen eguna gure zoriona”

153) Irataclau “Euskara atzo, gaur, bihar, ETA BETI!!!”

154) Mikel Roa Gorostidi “Asko Hizkuntza daude eta euskerarekin ere kontatu behar dugu”

155) Manex Etxeberria “hizkuntza bat ez da galtzen datitenek hitz egiten badute!!!!”

156) Bakartxo “euskara beti gure hizkuntza”

157)  Gotzone Etxebarria Agirregoikoa “HARTUIXU EUSKARAREN OLATUA!!!”

158) Itxasne   “Euskara bihotzean daramanak ahoan ere”

159) Idoia      “Ondo ala txarto, baina euskeraz egin”

160) Juan Carlos Murillo “Egin ditzagun beti lehenengo hitzak euskaraz. Kalean, tabernan, lanean, eleizan, pasatzen uzteko eskaria, baten bat zapaltzean barkamena, telefonoa hartzean, dendan sartzean, medikuaren kontsultan, metroan, busean, kutxazain automatikoan, edozein une, gune eta tokitan jar dezagun aurretik euskara. Egin dezagun euskara gure lehenengo hizkuntza, era automatikoan egiten duguna”

161) Silvia Martínz Tazo “Euskarak ez du ez aita ez amarik, guk zaindu beharko!”

162) Aritz      Eusko Ikaskuntza, guztiontzako medikuntza, zabaltzeko eman laguntza, berak ekarriko batigu Euskal Herrirako hobekuntza

163) Jesús     “Soy catalán y tenemos mucho en común con los vascos. Tenemos identidad propia como pueblo y un sentimiento de orgullo por ser de donde somos. Aupa Athletic y Visca el Barça.”

164) Marta Perez “Euskaraz Euskal Herrian,beti gure bihotzetan”

165) Iñaki      “Nik ere klik; nerea delako; maite dut!”

166) Alaitz    “Gure hizkuntza delako eta gure hizkuntzean bizitzeko eskubidea dugulako!”

167) Iñaki Munduate EtxarriEutsi euskara, euskara gara!!!”

168) Olatz   “Euskara, harribitxi ez gaitzazu inoiz utzi”

169) Javi Urkiaga “Euskotarren aberria Euskadi da, ta gure hizkunza, euskara”

170) Ander   “Geure hizkuntza, geure arima, sekula kenduko ez digutena !”

171) Amaia  “Guk euskaraz…..zuk, zergatik ez?”

172) Pilar Ikazuriaga “Euskalduna bazara, egin euskara”

173) Pantxo “Que podemos decir del Euskera, que es una lengua, que no se sabe ciertamente de donde viene…
Pero lo que esta claro para mí, que el Euskera es lo que de verdad nos identifica como pueblo, como nación diferenciada y lo que une a todo su territorio. Cosas estas, por las que el Euskera desde diferente entes políticos y sociales es atacada continuamente. Pero lo que si tenemos que tener claro, es que la única buena defensa es su utilización en el día a día, en todos los ámbitos de nuestra vida. Un fuerte ánimo a todas y todos los que viven en Euskera de ellos es el futuro de esta tierra”

174) Nere   “Euskara ahotsean ibili munduan”

175) Xabier Imaz Laburu “Si bien no soy euskara parlante, creo que es importante sostener la lengua propia, un lenguaje es mucho más que palabras para designar a las cosas, creo que una comunidad pone en su lengua mucho de su lógica, sus emciones, su estética y su modo de ver el mundo. Hay algo valioso que ha resistido a través de los siglos en este lengua siempre viva.”

176) Oskitz Areatza lH3A “euskeraz jaio, euskeraz hil!!!!!”

177) Itsaso   “Guk euskaraz, zuk zergatik ez. Gure hizkuntza euskara da. Gora euskara!!”

178) José Inazio “Euskara egin dezagun ahaldegun guztian”

179) Inma     “Eguna joan eta eguna etorri bizirik mantendu behar dugun gure ama hizkuntza, nola ez EUSKARA!!”

180) Alberto Bilbao Garzon “Euskara erabiliz, geure Herria maite dugu; hain zuzen: Euskal Herria. Ez utzi euskara erabiltzeari, bestela euskaldun izateari utziko zenuke. Erabili euskara: etxean, kalean, lagunartean, tabernetan, jatetxeetan, dendetan, erosterakoan, saltzerakoan, irakurtzerakoan, idazterakoan, ikasterakoan, irakasterakoan,…, betse edozeinekin harrenanetan hasterakoan, …, erabili beti eta eraman beti euskara zeure bizia egiten duzun toki guztietara. Euskaraz egiterakoan ez goaz inoren aurka; bai ordea, geure kultura euskaldunaren alde, geure nortasunaren alde, geure Herriaren alde; geure arbasoek eman digutena, geure oinordekoei eman ahal izateko. Aurrera euskaraz, aurrera beti. Bizi euskaraz!”

181) Mikel Mirena Arribas “Trebiñutik ,maitasunez , gora euskara eta gora ama lurra”

182)  Alberto  “Hamaika hizkuntzetako oihanean, enbor bereko hosto batek beste bati: – hi, lehor ez dadila zuhaitza!”

183) Jone Legorburu “Zurekin jaio, zurekin hezi, zurekin bizi eta zurekin hil”

184) Aintzane “Ea denon artean lortzen dogun euskera ez jaustea ikusten ari garen zulo hortan”

185) Xabier    ““euskara ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek hitz egiten ez dutelako baizik!!””

186) Zumadi LHko 4-5mailako ikasleak  “euskaraz bizi euskaraz hil euskera edukiko dugu ahoan beti”

187) Aitzol    “euskara da euska herrian erabiltzen dena aupa euskara”

188) Iñaki     “Aupa Lagunak!!!! Gure hizkuntza ez galtzeko, edozein lekutan erabiltzen behar dugu, internete ere. gure identitatean zaintzeko!!!!! Gora Herria!!! Gora Euskara!!!!!!!!!!!!!!!”

189) Aitor      “EUSKARA LAGUN! euskadi euskaldunaren alde lanean!”

190) Oihane    “geur unibertsitatean ikusi dut idatzita: “Herria da gorputza eta Euskara bihotza!”zaindu maite duzun hori…”

191) Iker           “Euskera maite dugulako erabili beharra dugu”

192) Amaia      “euskalherria gorputza euskara bihotza jarri martxan bihotza bizi daiten gorputza”

193) Harkaitz  “amona,nik ez diñat hiltzen utziko…”

194) Nagore    “Euskaraz mintzatzen baduzu plana!”

195) Unay   “Poliki poliki, nahiz ta ez sentitu, euskal mundua mugitzen ari da, aukerak zabaltzen”

196) Ander      “Jakin duzuna erabili, dakienarekin mintzatu …. azken batean leloak dioena: Euskara dela eukaldun egiten gaituena”

197) Maitane “aupa euskara eta euskal herria”

198) Miquelez Lila “El euskera permanecerà en las naciones del mundo como sìmbolo de la uniòn del paìs vasco,que la historia no podrà truncar en sus descendientes”

199) Tales       “Euskalduna zarela esaten duzu? Ba, klik egiozu euskarari”

200) Joseba    “Euskara buruan, ahoan eta bihotzean”