EuskoSare > Euskararen Nazioarteko Eguna > Euskararen Nazioarteko Eguna 2007
2011-11-02 10:21
Euskararen
Nazioarteko
Eguna
 
 
Abenduak 3
 

Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE) Eusko Ikaskuntzak sortu zuen 1949an. Eta Elkarteak, XXI. mendean, gizarteko aldaketa eta erronka berrietara egokituz, gogo biziz eusten dio euskal hizkuntzari bere lan arlo guztietan. Nestor Basterretxeak, euskal artistak, 2005ean diseinatutako ENE logoa da, bestalde, urteroko ospakizunaren identifikazio ikurra.

Bertsolari gazteak

2007ko edizioan urrats berri bat eman nahi izan du, euskal gazteengana zuzenduz. Euskara, gazteen altxorra eta hizkuntza izan dadin apustua egin nahi dugu eta horregatik, bost bertsolari gaztek eramango dute aurten ENEren lekukoa. Abenduaren 3an ospatzen den ENE-ren ikur izango dira horien bertsoak.

Bertsoen bideoa ikusi, baita bertsolarien abestien hitzak eta biografia irakurri ere

Bestalde, WALL STREET JOURNAL delakoak berriki sortutako auziari erantzuna eman nahian, Eusko Ikaskuntzak aukera ematen du, beheko testua aipatu egunkari horretara bidaltzeko. Irakurri testua eta ados bazaude, zure adostasuna gehituko dugu beste milaka lagunenari.

"Euskara erabiltzen dut lanean barre egiteko, haserretzeko, adiskidetzeko, akordiotara iristeko... Lagunekin eta familiarekin komunikatzeko. Ikertzeko eta ikasteko. Esna eta lo, amets egiteko. Nire seme alabekin jolasteko, pozteko, maitatzeko, zigortzeko, eztabaidatzeko... Ligatzeko, maitasuna egiteko, ongi pasatzeko... Eta beste edozein hizkuntzatan egin daitekeen guztirako."

Erantzun guztiak Eusko Ikaskuntzak Wall Street Journalera bideratuko ditu

Atxikimenduak ikusi

 
http://www.euskosare.org/ene/2007/index_html
 
2007-11-14 21:25
EuskoSarek eskaintzen dituen zerbitzuen artean, euskararekin erlazionaturik dauden bi komunitate daude: Mintzalagunak eta Mintzabidea. Biak, euskara landu eta zabaldu nahi duten erabiltzaileak biltzen dituzte bere baitan.
 
2007-11-14 21:25
1900. urtean Pariseko Erakusketa Unibertsalean egindako euskararen grabazioak entzun ditzakezu hemen.
 
2007-11-14 21:25
Euskararen Eguna zela eta, 1949an kaleratutako jatorrizko Manifestua eta ospakizunaren gainean garai hartako prentsan agertutako albisteak ikus ditzakezu hemen.
 
2007-11-14 21:25
Ezagutu ezazu euskararen gaur egungo egoera Hizkuntza-Adierazleen Sistemaren eta beste ikerketen arabera.
 
2007-11-14 21:25
Euskal Herriko eta diasporako pertsona ospetsuek euskarari buruz egindako adierazpenak entzun daitezke hemen.